Limavady Léim a' Mhadaidh Léim an Mhadaidh | |
---|---|
Azoka hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Herrialdea Lurraldea Lurralde Historikoa Konderria | Erresuma Batua Ipar Irlanda Ulster Derryko konderria |
Jatorrizko izena | Léim an Mhadaidh |
Posta kodea | BT49 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°03′11″N 6°56′46″W / 55.053°N 6.946°W |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 028 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
limavady.gov.uk |
Limavady (irlanderaz: Léim a' Mhadaidh) Ipar Irlandako Derry konderriko hirugarren herria da. 12.135 biztanle ditu eta Derrytik 27 kilometro ekialdera dago.
Irlanderazko Léim a' Mhadaidh izenak "txakurraren jauzia" esan nahi du. Kondairak dioenez buruzagiaren txakurrak ibaia salto batez gurutzatzean etsaien eraso sorpresa zapuztu zuen.
Herria noiz sortu zen ez badakigu ere zeltiar jatorria duela argia da. O'Cahan klana zen bertan nagusi eta familiaren marka herrian zehar toki ugaritan aurkitzen da.
XVII mendean kolonoak iritsi ziren eta lihoaren industria abiarazi zuten. Hala ere XX mendearen erdialderarte merkatal herri txiki bat izaten jarraitu zuen. Industria modernoa iristearekin batera demografia hazkuntza handia izan du eta 1971an zuen populazioa bikoiztu egin da ia.