Lineage | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1998 |
Jatorrizko herrialdea | Hego Korea |
Argitaletxea | NCSoft |
Banatze bidea | disko optiko eta banaketa digital |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | MMORPGa |
Joko-modua | Jokalari anitzeko modua |
Euskarria | Microsoft Windows, MacOS X eta Classic Mac OS (en) |
Sarrera gailua | teklatua |
Adin-sailkapena | |
Telesaila | Lineage (en) |
Ekoizpena | |
Diseinatzailea | Jake Song (en) |
Garatzailea | NCSoft |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Joey Newman (en) |
Lineage (Hangul: 리니지) 1998an NCSoft hegokorear enpresak garaturiko MMORPG generoko bideo-jokoa da. Jake Songek diseinatu zuen, aurretik Nexus: The Kingdom of the Winds diseinatu zuena. Arrakasta handia izan zuenez, enpresak 2003an Lineage II eta 2008an Lineage III garatu zituen.
Jokoaren izena, Lineage, Shin Il-sookek sortutako hainbat komikietatik dator. Izan ere, jokoaren zerbitzariek komiki horietako pertsonaiengandik hartzen dituzte izenak. Komikiek Erdi Aroko/fantasiazko errealitate baten historia kontatzen dute, non erresumako tronurako oinordeko legitimoak bere eskubideak aldarrikatzen dizkion usurpatzaileari. Hasiera batean, jokoa Shin Il-sooken lanaren isla garbia zen, baina diseinatzaileek jokoari aldaketak gehitu zizkioten heinean, bi lanen fikziozko unibertsoa bi errealitate desberdinetan banatzen joan zen: komikien jatorrizko atzealdea eta jokoaren diseinatzaileek sortutako atzealdea.
Artikulu hau bideo-jokoei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |