Linor Goralik | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Dnipro, 1975eko uztailaren 9a (49 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, saiakeragilea, prosalaria, poeta, programatzailea, kazetaria, itzultzailea, editore-laguntzailea eta iritzi-kazetaria |
linorg.ru | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Linor Goralik (errusieraz: Линор Горалик, hebreeraz: לינור גורליק), jaiotzez Julia Borisovna Goralik[1], (errusieraz: Юлия Борисовна Горалик; Dnipropetrovsk, Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1975eko uztailaren 9a) errusieraz idazten duen israeldar idazlea da.
1975eko uztailaren 9an jaio zen Dnipropetrovsken (gaur egun Dnipro). Familiarekin Israelera emigratu zuen 1989an. 1991tik 1994ra Beer-Xevako Negeveko Ben-Gurion Unibertsitatean informatika ikasi zuen[2]. 1999an, lehen poesia liburua argitaratu zuen[3].
2000tik 2014ra Moskun lan egin zuen[4]. 2014an, Krimearen anexio errusiarraren ostean, Israelera itzuli zen[5].
Errusiako Interneteko kulturaren sorreran, Interneteko literaturako eta kazetaritzako pertsonaia ikoniko gisa ezaguna egin zen[6]. Zaiats Pts i jego voobrazhaiemye druzia: Stx, F, grelka i svinaia otbivnava s goroxkom (Pts erbia eta bere irudimenezko lagunak: Stx, F, poltsa beroa eta txerri-txuleta ilarrekin) komikien egilea da[7].
2013ko otsailean, LGBT komunitatearen aldeko bideo-mezu bat grabatu zuen «Homofobiaren Aurka» proiekturako[8].
2022ko otsailean, Ukrainako inbasioaren aurka egin zuen[9]. 2023ko abuztuaren 18an, Errusiako Justizia Ministerioak Goralik «atzerriko agenteen» zerrendan sartu zuen[5].