Lisa Schwarzbaum | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Queens, 1952ko uztailaren 5a (72 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | George W. Hewlett High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema-kritikaria eta kazetaria |
|
Lisa Schwarzbaum (Queens, New York, AEB, 1952ko uztailaren 5a) estatubatuar zinema-, musika-, kultura-, antzerki- eta telebista-kritikaria da. Entertainment Weekly aldizkariarekin bat egin zuen 1990eko hamarkadan zinemako kritikari gisa, eta 2013 arte egin zituen ekarpenak.Kazetari eta idazle ere aritu da.[1][2][3][4]
Lisa Schwarzbaumek George W.Hewlett High Schoolen ikasi zuen.
CNN katearekin lan egin du, At the Movies seriean aurkeztua, arlo askotako kritikari aritu da.[5][6]
Schwarzbaum For the Love of Movies: The Story of American Film Criticism film dokumentalean, Molly Haskell eta Janet Maslin emakume kritikarien garrantzia deskribatu zuen, eta Joseph Losey-ren The Boy Green Hair filmean izan zuen eragina azaldu zuen du.[7]
Bostonen hasi zuen karrera, eta The Real Paper eta The Boston Globe egunkarietarako kritika musikala egin zuen. The New York Daily News, The New York Times Magazine, Vogue eta Redbook-en ere idatzi zuen.[8][9]