Llano Estacado | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.123 m |
Mota | Mesa (geomorfologia) eta ordoki |
Azalera | 97.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 33°N 102°W / 33°N 102°W |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Mexiko Berria |
Llano Estacado (gaztelaniaz ˈʝano estaˈkaðo ahoskatua) hego-mendebaldeko Estatu Batuetako eskualdea da, Mexiko Berriko eta Texasko eskualde batzuk bere barnean hartzen dituena.
Ipar Amerikako mesarik handienetako bat da, gutxi gorabehera 100 000 km²-ko azalera duena, eta mugak 101° eta 104° arteko mendebaldeko luzeran eta 31° eta 35° arteko iparraldeko latitudean dituena. Hego-ekialdeko 910 metrotik ipar-mendebaldeko 1530 metrora bitarteko altuera du, gutxi gorabehera, eta 2,5 m/km-ko malda ia uniformeak ditu.[1] Hain da malda minimoa, non ikuslea ia aldaezina den. Mesa edo ordoki hori oso laua da eta ez du zuhaitzik. Bere klima estepakoa da (Köppen klima sailkapenaren arabera BSk), urteko 500 mm-ko batez besteko prezipitazioarekin (euri edo elur moduan).
Ipar-ekialdean, Ordoki Handiekin egiten du muga, eta hegoaldean, Edwardseko ordokiarekin; ipar-ekialdean, Cross Timbers izeneko baso-eremuarekin egiten du muga,; eta mendebaldean, Mendi Harritsuen lehen adarrekin, hala nola, Mexiko Berriko Sangre de Cristo mendiekin, esaterako.
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |