Lokaltasun printzipioa

Albert Einsteinek bere annus mirabilis urteko artikulutan oinarrituta dagoen printzipioa da lokaltasun printzipioa. Haren arabera, espazio-denbora puntu batean gertatzen den gertaera batek ezin du beste espazio-denbora puntu batean dagoen gertaera batekin eraginik izan, baldin eta eragin hau argiaren abiadura baino azkarrago gertatzen bada. Einsteinen artikuluen arabera argiaren abiadura baino azkarrago mugitu daitekeen gorputzik ez dago, hau da, argiaren abiadura ahalik eta abiadurarik azkarrena da. Beraz gorago aipatutako bi gertaera hauek, bien artean tarte espaziala dutelarik, ezin dute elkarrekintzarik izan, elkarrekintza honek argiaren abiadura baino azkarrago bada. Beraz, kausa-efektu erlaziorik ere ez da egongo. Lokaltasun ezak partikula kuantikoen jokaeraren oinarri bat da.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.