Lonquimay sumendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.865 m |
Mota | mendi eta Sumendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°22′44″S 71°35′34″W / 38.37894°S 71.59272°W |
Mendikatea | Andeak |
Estatu burujabe | Txile |
Eskualdea | Araucanía eskualdea |
Probintzia | Malleco probintzia |
Geologia | |
Material nagusia | Andesita |
Lonquimay sumendia Andeetako sumendi bat da. Txilen dago, Araucanía eskualdeko Malleco probintziako Curacautín eta Lonquimay komunetan.
Sumendiaren izenak baso itxia esan nahi du maputxeraz.
Lonquimay jariagai piroklastikoez osatutako konodun geruza-sumendia da.
Idatzizko erregistroetan hiru erupzio jaso dira. Lehena 1887an, bigarrena 1933an Llaima sumendiarekin batera eta azkena 1988ko abenduaren 25ean izan zen. Azken erupzioak, Eguberriko erupzioa izenez ezaguna, 13 hilabete iraun zuen.[1]
Magaletan altuerako klima polarra da nagusi. Bertako landaredia harriei atxikitako likenez eta goroldioez eta araukaria zuhaitzez osatuta dago.