Lope Enekoitz

Lope Enekoitz
Bizitza
Jaiotza1050
Herrialdea Gaztelako Erresuma
Heriotza1093 (42/43 urte)
Familia
AitaEneko Lopitz
AmaToda Ortiz
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHaro leinua
Jarduerak
Jarduerakgudaria
Izengoitia(k)El Rubio

Lope Enekoitzlatinez: Lope Enneconis— (c. 10501093) ezagutzen den Bizkaiko bigarren kondea izan zen, 1077-1093 urteetan. Nafarroako koroaren aurka jardun zuen, eta politika horren ondorioz jabetu ziren gaztelarrak Burebaz eta Errioxaz, eta geratu zen Bizkaia Gaztelako Koroaren eraginpean.[1]

Eneko Lopez lehendabiziko jaunaren eta Tota Ortitzen semea izan zen. Gaztea zenean, Iruñeko Gortean izan zen eta 1063an erregearen koparia zen. Gero ezkutaria eta mariskala ere izan zen. Bitartean hainbat tenentzia izan zituen: Laturce mendiko San Prudentzioko monasterioan agertu zen agiri batean 1063an Naiarako tenentea izan zen eta Valvanerako monasterioan agertu zen beste batean 1074an Alberiterena.

Orti Enekoitz eta Gartzea Enekoitz bere anaiek, Antso IV.a Gartzeitz erail zutenean, Antso V.a Ramirezen alde egin zuten eta Gortean zenbait kargu izan zituen.[2] Lopek, berriz, aitarekin batera, Alfontso VI.a Gaztelakoaren alde egin zuen eta honek Bizkaia, Araba, Gipuzkoaren zati bat eta Errioxa konkistatu zituenean, bere tenentziak mantendu zituzten.[3] Bizkaiko lehenengo jauna laster hil eta Lope Enekok, Gartzea Ordoñez gaztelar noblearen mesedetan[4][5], Naiarako gobernua galdu eta ordainez Araba (1081)[6] eta Gipuzkoako (1082)[6] eskubideak irabazi zituen. Durangaldeak Nafarroarekiko leialtasunari eutsi zion. Hartatik aurrera, Nafarroako koroaren eta Bizkaiko jaurerriaren arteko harremanak guztiz korapilatsuak izan ziren. Hala ere, 1076an gaztelar erregeak Naiarako hiri-gutuna zin zuenean Lope eta Diego Alvarez Okakoarekin batera.

1082an San Millán de Susoko monasterioan topaturiko agiri batean horrela sinatu zuen:

« Ego senior Lope Enneconis dominante Bizcaia et Ipuzcoa et Alaba
Nik, Lope Enekoitz jauna, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba gobernatzen ditudana
»

Bitxia baden ere, nafar izendapena senior (jaun) erabili zuen gaztelar dominus baino. Botere-elkartze honek Arabako diozesi desegin zuen, 1087an Calahorrako probintzian sartu zuelako.

Epeka-epeka, gero eta botere gehiago lortu zuen gaztelar gortean, 1089an Alfontso VI.ak konde izendatu zuen. Jada Erresumako titulurik gorenera zuen eta Comite domno Lope Bizcaie (Bizkaiko konde On Lope) sinatzen zuen, gaztelar izendapena erabiliz. 1091n, berak hala eskatuta, Alfonso VI.ak Astigarribiako San Andres monasterioa San Millango monasterioari eman zion.

Lopek Alfontsorekin batera hartu zuen parte errekonkistan. Ziur asko, 1085ean Toledoko konkistan izan zen. Hurrengo urtean, arabar gudarosteek Sagrajasko guduan parte hartu zuten, kondeak zuzenduak. 1092ko udaberrian Gartzea Ordoñezekin batera Errioxa defendatu zuen Cid Campeador mertzenarioaren aurka.

Ezkontza eta seme alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tekla Diaz anderearekin ezkondu zen. Bere jatorria ez da ezaguna, badaude Diego Alvarez Okakoaren alaba zela esaten dutenak[7]. Besteek berriz, Diego Alvarez Aiarakoarena.[8] 1079an ezkondu eta San Millani dohaintza egin zioten. Teklak ezkon-sari moduan Enkarterri eraman eta Bizkaiarekin batu zuen eskualdea.


Bost seme-alaba izan zituzten:

  • Diego Lopez I.a, oinordekoa, aititeren izena zeramana.
  • Antso Lopez, Pozako tenentea.[9]
  • Tota Lopez, Lope Gonzalez Arabako kondearekin ezkondu zena.
  • Antsa Lopez[10]
  • Teresa Lopez, Gartzia Antso Zurbanokoarekin ezkondu zena.

1093an, senarra hil eta handik gutxira, Teklak Bermeotik gertu zegoen Albonigako monasterioa San Millani eman zion senarraren arimaren mesedetan. Tekla 1104 inguru hil zen eta San Millanen lurperatu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Balparda de las Herrerías 182
  3. Pescador Medrano, Aitor. (1999). «Tenentes y tenencias del Reino de Pamplona en Álava, Vizcaya, Guipúzcoa, La Rioja y Castilla (1004-1076)» Vasconia: Cuadernos de historia-geografía (29): 107-144. ISSN 1136-6834..
  4. Martín Duque, Ángel J.. (2002). «Vasconia en la alta edad media: somera aproximación histórica» Príncipe de Viana (227): 898. ISSN 0232-8472..
  5. Baury, Ghislain. (2011). «Los ricoshombres y el rey en Castilla: El linaje Haro, 1076-1322» Territorio, Sociedad, y Poder: Revista de Estudios Medievales (Oviedoko Unibertsitatea) (6): 53-72. ISSN 1886-1121..
  6. a b Balparda de las Herrerías 257-258
  7. Balparda de las Herrerías 257-259
  8. Llorente, Juan Antonio. (1812). Observaciones sobre las dinastías de España. Valentzia.
  9. Balparda de las Herrerías 291-293
  10. Balparda de las Herrerías 293

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Eneko Lopez
Bizkaiko jauna
10771093
Ondorengoa
Diego Lopez I.a