Lorea Ibarzabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Las Palmas Kanaria Handikoa, 1994ko azaroaren 7a (29 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Jarduerak | |
Jarduerak | atleta |
Lorea Ibarzabal Padorno (Las Palmas, 1994ko azaroaren 7a - ) espainiar atleta da, Kanarietakoa. 800 metroko lasterketan espezializatuta dago eta bi minututik jaistea lortu duen laugarren emakumezko espainiarra da. Club Atlético San Sebastián taldeko kidea da[1].
Las Palmasen jaio zen. Aita zumarragarra du, Daniel Ibarzabal, eta Patricia Padorno ama distantzia erdiko lasterkaria izan zen 1980. hamarkadan. Lorea Ibarzabalek ingeniaritza ikasketak egin zituen Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatean. Gaur egun Madrilen bizi da eta Valladoliden entrenatzen du[2].
Lesio larri batetatik errekuperatu eta 2021ean 800 metrotako pista estaliko Espainiako txapelduna izan zen.
2023ko otsailean 2:01.00 marka egin zuen, Espainiako emakumezko baten inoizko bigarren onena[3], eta ondoren Espainiako txapelduna izan zen pista estalian eta aire librean. Europako txapelketa ere jokatu zuen eta laugarren egin zuen finalean, pista estaliko bere marka hobetuz[4]. Aire librean bi minututik behera jaistea lortu zuen Madrilen, 1:59.88 denbora eginez. Espainiako laugarren marka onena da[5].
Urtea | Txapelketa | Lekua | Postua | Marka |
---|---|---|---|---|
2023 | Europako txapelketa (indoor) | Istanbul ( Turkia) | 4.a | 2:00.87 |