Los Flamencos erreserba nazionala | |
---|---|
IV. maila: habitat/espezieen kontserbazio gune | |
Datu orokorrak | |
Mota | national reserve of Chile (en) |
Azalera | 73.986,5 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 23°07′S 67°26′W / 23.12°S 67.43°W |
Estatu burujabe | Txile |
Eskualdea | Antofagasta eskualdea |
Probintzia | El Loa probintzia |
Los Flamencos Erreserba Nazionala 1990ean sortu zuen CONAFek, 73.986,5 ha ditu, Atakamako gatz-arroan dago, Txileko Antofagastako San Pedro de Atakaman.
Erreserba hau 7 sektoretan banatuta dago, garaiera desberdinetan, eta bakoitzak baldintza klimatiko bereziak ditu. Horregatik, sektore bakoitzak bere landare- eta animalia-populazioa du.
Erreserbako leku batzuek garrantzi arkeologikoa dute, bertan kolonaurreko herrien aztarnak aurkitzen baitira, hala nola Tulor herrixka.
Los Flamencos erreserba nazionala sortzeko dekretuaren arabera, zazpi sektore daude:
36.674,12 Ha inguruko azalera du. Jamako pasabidearekin lotzen duen 27-CH Nazioarteko errepidearen inguruan dago. Luna haranatik 100 km ekialdera dago, eta 4.860 m altu da, gehienez. Leku horretan sumendi handiak daude, eta bertan Tara eta Aguas Calientes gatz-lautadak daude. Gainera, sektorean baliabide hidrikoak daude, hala nola Tara eta Negra aintzirak eta Zapaleri ibaia.
Gutxi gorabehera 5.702,69 hektareako azalera du. 23°12′26.7″S 67°31′30.6″W San Pedro de Atacama eta Paso de Jama lotzen dituen Nazioarteko 27- CH errepidearen ondoan dago. Erliebe formak ditu ezaugarri, mendi arteko depresio bat aurkezten duten, plano ondulatu eta sumendi-egiturak. Gatzagetan flamenko espezie desberdinak ikus daitezke, baita beste hegazti batzuk ere.
10.977,27 Hás inguruko azalera du. Socaire herriaren ekialdean dagoen San Pedro de Atacama eta Sico igarobidea lotzen dituen 23-CH Nazioarteko errepidearen inguruan dago.[1] 4.000 m baino gehiagotara daude, Miscanti eta Miñiques mendiak daude, bakoitza 5.622 m eta 5.910 m-ko altuerarekin hurrenez hurren..
Gutxi gorabehera 5.016,07 hektareako azalera du. San Pedro de Atacama Toconao herriaren hego-mendebaldean Sico mendatearekin lotzen duen Nazioarteko 23-CH errepidetik gertu dago. Txileko gatz-gordailu handiena da, gatz-lautadako urmael batzuek osatzen dute. Soncor-en Puilar, Chaxa eta Barros Negros urmaelak aurkitzen ditugu.
Gutxi gorabehera 4.135,67 hektareako azalera du. San Pedro de Atacama Camar herriaren mendebaldean Sico mendatearekin lotzen duen Nazioarteko 23-CH errepidetik gertu dago. Txileko gatz-gordailu handiena da, gatz-lautadako urmael batzuek osatzen dute. Quelanan, Burros Muertos urmaela aurkitzen dugu.
Gutxi gorabehera 5.467,52 hektareako azalera du. San Pedro de Atacama inguruan kokatua, Sektore honek Valle de la Luna, Sal mendilerroa eta Tulor herrixkako aztarnategi arkeologikoa hartzen ditu barne.
Gutxi gorabehera 6.013,16 hektareako azalera du. San Pedro de Atacama eta Toconao herrien artean lotzen dituen 23-CH Nazioarteko Ibilbidearen ondoan dago. Bere ezaugarri nagusia 370 hektarea tamarugo basoa izatea da.
Basamortuko klima da nagusi, baina erreserba handia denez, alde handiak daude kliman.
Salar de Tara - Salar Aguas Calientes, Salar de Pujsa eta Lagunas Miscanti – Miñiques sektoreetan, hileko batez besteko tenperatura 0 eta 7 °C artekoa da; batezbesteko maximoa, berriz, 3 eta 12 °C artekoa da, eta batezbesteko minimoa 3 eta 5 °C artekoa.
Atacamako gatz-lautada (Soncor eta Quelana), Valle de la Luna eta Tambillo sektoreetan, urteko batezbestekoa 9 eta 19 °C artean dago, 0 eta 16 °C bitarteko batezbesteko minimoa eta 10 eta 20 °C bitarteko batezbesteko maximoa.