Los tramposos | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1959 |
Izenburua | Los tramposos |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 88 minutu |
Grabazio lekua(k) | Madril |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Pedro Lazaga |
Antzezlea(k) | |
Tony Leblanc Antonio Ozores Puchol Concha Velasco Laura Valenzuela José Luis López Vázquez Fernando Sánchez Polack (en) Jesús Puente Rafael Hernández (en) Antonio Giménez Escribano (en) Enrique Ávila (en) Elvira Quintillá Antonio García-Riquelme Salvador (en) Manolo Gómez Bur Venancio Muro (en) José Orjas (en) Erasmo Pascual (en) Pedro Fenollar (en) José María Rodero Francisco Bernal (en) José Villasante (en) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Antón García Abril |
Argazki-zuzendaria | Manuel Merino Manuel Merino Rodríguez (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
Los tramposos (euskaraz Iruzurgileak) Pedro Lazaga espainiar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetako antzezle nagusiak honako hauek izan ziren: Tony Leblanc, Antonio Ozores, Concha Velasco, Laura Valenzuela, Venancio Muro, José Luis López Vázquez eta Carlos Díaz de Mendoza.
Filma honetan Tony Leblanc eta Antonio Ozores aktoreek bi iruzurgile lotsagabe bikote bat antzeztu zuten, maitasunaren ondorioz heuren buruak bide onera eramaten saiatuko direlarik.
Virgilio (Tony Leblanc) eta Paco (Antonio Ozores) ganora gutxiko bi iruzurgile dira, 1950eko hamarkadako amaiera aldean Madrilen jendeari iruzur txikiak eginez bizian nolabait aurrera egiten saiatzen direlarik, nahiz eta batzuetan Carabanchelgo espetxera "bisitatxoren" bat egin, heuren bizitza nahiko alaia da. Halere, Virgilio iruzurgilea Julita (Concha Velasco) neska gazteaz maiteminduko da, Pacoren arreba dena, neska honek bere anaiaren bizimodua begi txarrez ikusirik, Paco anaia eta bere adiskidea de Virgiliok bizimodu zintzora bidetzeko konbentzituko dituelarik. Lasterrera heuren odola saltzea sosak ateratzeko lanbide ona ez dela garbi geldituko da (aurretik genealogia salmenta negozio batekin huts egin dutelarik), hortaz heuren negozioa sortzea erabakiko dute. Julita eta bere laguna den Katy (Laura Valenzuela) bidai agentzia batean mekanografo lanean dabiltzala ikusirik, bi iruzurgileek heuren turismo enpresa irekitzea erabakiko dute, VIRPA (Virgilio eta Paco), Madrilera datozen turistentzako bidai gidatuak antolatuz. Horretarako autobus-gidari bati autobus bat alokatuko dute (Katyren diruarekin eta neska koitadua kide kapitalista delarik). Hurrengo egunean, turista talde bat osatzea lortzen dutenean, gidaria aurkeztu eta bere autobusa hileta baterako behar duela esango die. Nola edo hala, Virgilio eta Pacok turista taldea turismo ibilbideko geltoki bat balitz bezala hiletara eramango dituzte. Ondoren, iruzurgile bikoteak turistak taberna batetara espainiar ardoa dastatzera eramango dituzte (kopuru handietan). Nahiz eta aurretik prestatutako ibilbideko inongo lekutatik ez iragan izan, turistak bat-bateko ibilbide harekin oso gustura gelditu eta negozio hura sekulako arrakasta bilakatuko da, hortaz Julita eta Katyren nagusiak bi iruzurgileen lehia gogorraren beldurrez, bere enpresan zonaldeko zuzendariorde gisa kontratatuko ditu. Filmaren amaieran bi iruzurgileak bi neska-lagunekin Madrileko etorbide batean bikote bakoitzak auto bana dituztela pozik eta alai agertuko dira.
Carlos Aguilar kritikariak Guía del cine español liburuan aipatutakoaren arabera, filma hau "bere erara, klasiko bat" omen da.[1]