Losing Alice | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Sigal Avin (en) |
Argitaratze-data | 2020 |
Jatorrizko hizkuntza | hebreera |
Jatorrizko herrialdea | Israel |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 8 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Iraupena | 45 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sigal Avin (en) |
Gidoigilea(k) | Sigal Avin (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Dori Media (en) |
Edizioa | Yael Hersonski |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Assa Raviv (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Hot 3 (en) Apple TV+ |
Hasiera-data | 2020ko ekainaren 18a |
Amaiera-data | 2020ko abuztuaren 6a |
|
Losing Alice (hebreeraz: לאבד את אליס) 2020ko israeldar telesaila da, Sigal Avinek Hot 3entzat egina.
Alice zinema zuzendaria da; bere film berrirako prestaketa lanetan dabil, baina ezin dio ihes egin beldurren eta zalantzen mamuari. Amatasun arduren ondorioz krisi pertsonal eta profesional batean murgilduta, nekea eta paranoia dira nagusi 48 urteko emakume horren bizitzan. Etxean eta kalean norbait zelatan daukala sentitzen du, eta horretan ez du batere laguntzen bere laneko giro toxikoak.[1]
Sophie gidoigilea da arazoen iturburua, baina baita erakarpenarena ere. Alicek tren bidaia batean ezagutu du ustekabean, eta denbora gutxian sekulakoa bilakatu da harenganako obsesioa. 24 urteko neska gaztearen gidoi bat oinarri hartuta hasiko da pantaila handirako lan berri bat prestatzen, eta horrek zuzeneko eragina izango du bien egunerokoan.[1]
Sophiek Aliceren etxea inbadituko du, fisikoki zein emozionalki, eta zuzendariaren pentsamendu oro baldintzatuko. Joko arriskatu batean barneratuko da Alice; fikziora eraman nahi dituen ideiak errealitateko munduan hasiko da.[1]
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |