Louisiana (Espainia Berria) | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1762 – 1802 | |||||||
| |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | New Orleans | ||||||
Historia | |||||||
Frantziatik lorpena | 1762 | ||||||
Frantziari itzulera | 1802ko urriaren 15a | ||||||
|
Louisiana (gaztelaniaz: Luisiana) Espainia Berriaren erregeordetzaren barruko administrazio barrutia izan zen, 1762tik 1802ra. Mississippi ibaiaren arroa eta New Orleans ziren lurralde honen mugak. Espainiak lurraldea Frantziatik eskuratu zuen. Hauek 1682an Luis XIV.a Frantziakoaren omenez izendatu zuten La Louisiane gisa. Batzuetan Espainiar Louisiana ere deitzen da. Lurraldea beranduago Frantziari itzuli zion Espainiak, San Ildefonsoko hirugarren itunarekin, 1800ean eta Aranjuezeko itunarekin 1801ean. Karlos IV.a Espainiakoak 1802ko urriaren 15ean sinatu zuen itzulera agiria.
Hala ere Espainiak jarraitu zuen kudeatzen ahalik eta Frantzia bertara iritsi eta 1803an formalki kudeatu arte. Zeremonia bat egin zen 1803ko azaroaren 30ean New Orleanseko El Cabildon. Handik hiru astera Louisianaren erosketa eman zen eta AEBren esku geratu zen lurraldea.