Loujain al-Hathloul | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jidda, 1989ko uztailaren 31 (35 urte) |
Herrialdea | Saudi Arabia |
Bizilekua | Riad |
Lehen hizkuntza | arabiera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Fahad Albutairi (en) (2014ko azaroaren 25a - 2018) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Britainiarreko Unibertsitatea Sorbona |
Hizkuntzak | arabiera ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Loujain al-Hathloul —arabieraz: لجين الهذلول— (Jidda, Saudi Arabia, 1989ko uztailaren 31) emakumeen eskubideen alde borrokatzen duen aktibista ezaguna da.[1] 2015ean, ehun emakume arabiar boteretsuenen zerrendan (Top 100 Most Powerful Arab Woman 2015) hirugarren postuan jarri zuen Arabian Buisness aldizkariak.[2][3]
Al-Hathloul Emakumeak Gidari (ingelesez: Women to Drive) mugimenduaren burua izan zen Saudi Arabian. Mugimendu horrek protesta egiten zuen herrialde hartan emakumeei lege bidez ezarrita zieten automobilak gidatzeko debekuaren aurka, horrela patriarkatuari aurre eginez.[4]
2014ko abenduaren 1ean 73 egunez espetxeratu zuten bere autoa gidatuz muga pasatzen saiatu zenean Arabiar Emirerri Batuetatik Saudi Arabiara. Emakumeek gidatzea debekatzen zuen legea ez betetzea leporatzen zioten[5][6][7][8][9][10][11][12]. 2018ko maiatzaren 15ean, lau urte inguru ondoren, berriz ere espetxean sartu zuten beste bost aktibistekin batera, emakumeen eskubideak aldarrikatzen aritu zirelako oro har.[13][14] Eman al-Nafjan, Aziza al-Yousef, Aisha al-Mana, Madeha al-Ajroush eta kausaren alde borrokatzen zuten beste hainbat gizonezko izan ziren hauek.[15]
2018ko ekainaren 24ean, Loujain al-Hathloul eta «Women to drive» mugimendua babesten zuten beste aktibistak espetxeratu zituztenetik hillabete batera, gobernu saudiak amaitutzat eman zuen emakumeek gidatzea debekatzen zuen legea, erreforma[16] horren ondorioz medioetan eragin positibo bat lortuko zuelakoan. Bakarra zen meritu baten bila Mohamed bin Salman printzeak al-Hathloulek idatzi bat sinatu zezan nahi izan zuen. Bertan emakumearen iragan aktibista zegoen idatzita, baina neskak ezezkoa eman zion. Hori dela eta kartzelan jarraitu beharra izan zuen aurretik leporatu zioten delitu hutsal baten ondorioz. Gizonezkoak emakumezkoaren gain hartzen duen botereari aurre egiteagatik dagokion beste delituak oraindik indarrean jarraitzen du.[17]
Amnistia internazionalak eta al-Hathloulen senideek diotenez, emakumeak kartzelan tortura, abusu sexualak eta beste hainbat tratu txar jasan izan ditu, adibidez isolamendu-erregimeneko espetxealdiak. Bere epaiketa izatez 2020ko martxoaren 13an hasi beharko zitekeen Riadeko Auzitegi Penalaren aurrean, ateak itxitako bilera batean non kazetari eta diplomatikoek sarrera debekatua izango zuten, baina data atzeratu egin zen pandemia zela eta[17][18]. 2020ko abuztuaren 10ean al-Hathloulen familiak bi hilabetez beraren berririk ez zuela aipatu zuen, berriz ere torturatuko zuten beldurrez.[19]
2020ko abenduaren 28an bost urte eta zortzi hilabetez kondenatu zuen espetxe zigorrera tribunal antiterrorista saudiak. Kartzelan mila egunetik gora igaro ondoren[20], azkenean 2021eko otsailaren 10ean[21] aske utzi zuten bidaiatzeko debekua bezalako neurriak ezarriz. Al-Hathloulek kustodiapean sexu-abusuak, mehatxuak, indarkeria eta torturak jasan izana salatu zuen. Agintariek esandakoa ukatu egiten dute.[22][23][24]