Loving Vincent (euskaraz: «Vincent Maitatuz») 2017ko Dorota Kobiela eta Hugh Welchmanek zuzendutako animaziozko biografia eta drama film bat da.
Vincent van Gogh herbeherear margolariaren bizitza kontatzen da, bereziki bere heriotzaren garaian sakonduz.
Osoki margotua izan den lehenbiziko filma da. 125 margolariz osatutako taldeak batek Vincent Van Goghen teknikak erabiliz 65.000 oleo margotu zituzten.