Luca Brecel

Luca Brecel

Bizitza
JaiotzaDilsen-Stokkem1995eko martxoaren 8a (29 urte)
Herrialdea Belgika
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
ingelesa
Jarduerak
Jardueraksnooker player (en) Itzuli

Luca Brecel (Dilsen-Stokkem-en, Linburgo, Flandria, 1995eko martxoaren 8a) Belgikako snooker jokalari profesionala da. Europa kontinentaleko munduko lehen txapelduna bilakatu zen 2023an.

Biografia

Linburgoko probintzia flandriarreko Dilsen-Stokkem herrian jaio zen, jatorri italiarreko etorkin familia batean.[1] Familia gero Maasmechelen herrian kokatu zen non Snooker klub bat zegoen eta bertan umetandik hartu zion afizioa billar mota honi.[2]

2012an, 17 urterekin, Brecel Munduko Snooker Txapelketarako sailkatu zen jokalaririk gazteena bihurtu zen, baina lehen txandan kanporatu zuten. Hurrengo urteetako Munduko Txapelketetarako beste lau sailkapenetan ere lehen txandan kanporatu zuten, baina 2023koan, txandaz txanda irabazi zituen partidak finalean Mark Selby gaindituz (18-15).[3] Maasmechelenen seme kutun izendatu zuten Luca munduko snooker txapeldun izendatu ondoren.[1]

Munduko txapeldun bilakatu artean lortu zituen beste garaipen batzuk izan ziren Txinako Txapelketa (2017), Eskoziako Open-a (2021) eta 2022ko Championship League delakoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Crew, Sarah. (2023-05-02). «Limburg prepares to welcome home new snooker world champion, ‘Belgian Bullet’ Luca Brecel» The Bulletin (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
  2. (Ingelesez) «Belgian Bullet hopes to trigger snooker explosion back home» BBC News 2023-05-02 (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
  3. (Ingelesez) Ivan. (2023-05-01). «Breath-Taking Brecel Beats Selby In Crucible Classic» World Snooker (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]