Lucia Puenzo | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1973ko azaroaren 28a (51 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Aita | Luis Puenzo |
Hezkuntza | |
Heziketa | Escuela Nacional de Experimentación y Realización Cinematográfica (en) ![]() Buenos Airesko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, eleberrigilea, idazlea eta gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Lucia Puenzo (Buenos Aires, 1976ko azaroaren 28a) argentinako zinema zuzendari, gidoilari eta idazlea da. Ekoizpen exekutiboarekin eta ikerketarekin ere lan egiten du.
Puenzo Buenos Airesko ENERC (Esperimentazio eta Errealizazio Zinematografikoko Eskola Nazionala) trebatu zen Gidoi Zinematografikoan eta 2000. urtean graduatu zen.
Eleberrigile gisa 2004an egin zuen debuta, El niño pez [1]eleberriarekin, eta geroztik beste hainbat idatzi ditu: Nueve minutos[2] (2005), La maldición de Jacinta Pichimahuida[3] (2007), La furia de la langosta[4] (2009) edota Wakolda [5](2010). Guztiak beste hizkuntza batzuetara itzuliak izan dira.[6]
Liburu horiek argitaratu aurretik, Lucia Puenzo gidoilari gisa aritu zen zineman, eta 2007an zuzendu zuen bere lehen filma: XXY[7]. Filme horrekin nazioarteko 20 sari baino gehiago lortu zituen, tartean urte hartako Cannesko Zinemaldian Kritikaren Asteko Grand Prix saria. Goya sarietarako hautagaia izan zen eta atzerriko film onenaren Ariel saria irabazi zuen; film onenaren eta zuzendari onenaren sariak ere jaso zituen Edinburgo, Bangkok, Atenas eta Montrealgo zinemaldietan, besteak beste. 2009an eleberri baten lehen egokitzapena estreinatu zuen: El niño pez.[8]
2013an Wakolda elaberria pantalla handira eraman zuen. Josef Mengele kriminal naziak Argentinan egindako egonaldiari buruzko istorioa Barilochen gertatzen da. Hainbat herrialdetako koprodukzioa izan zen eta Espainian El médico alemán izenarekin estreinatu zen.[9] San Juanen ospatu zen bigarren UNASUR Nazioarteko Zinemaldian, lau sari eskuratu zituen.[10]
2010ean Granta aldizkari britainiarrak gazteleraz idazten duten 35 urtetik beherako 22 idazlerik onenen artean aukeratu zuten.[11]
Urtea | Filma | Rola |
---|---|---|
2001 | (H) Historias cotidianas | Gidoilaria |
2003 | Disputas | |
2004 | La puta y la ballena | |
2005 | Los invisibles (cortometraje) | Zuzendaria |
2006 | A través de tus ojos | Gidoilaria |
2007 | XXY | Zuzendari eta gidoilaria |
2009 | El niño pez | Zuzendari eta gidoilaria |
2010 | Más adelante (corto) | Zuzendaria |
2013 | Wakolda | Zuzendari eta gidoilaria |
2022 | La caída | Zuzendaria eta kogidoilaria |
2023 | Los impactados | Zuzendaria, kogidoilaria eta ekoizpen-kidea |
Urtea | Telebistako seriea | Rola |
---|---|---|
2015 | Cromo | Zuzendarikidea eta kogidoilaria |
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2008 | Iberoamerikako film onena | XXY | Irabazlea |
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2008 | Film onena | XXY | Irabazlea |
Zuzendari onena | Izendatua | ||
Gidoi egokitu onena | Irabazlea | ||
2014 | Film onena | Wakolda | Irabazlea |
Zuzendari onena | Irabazlea | ||
Gidoi egokitu onena | Irabazlea |