Ludus latrunculorum

Berritze modernoa Künzingeko Quintana arkeologia-museoan

Ludus latrunculorum (euskaraz: «bidelapurren jokoa»), latrunculi edo latrones (euskaraz: «bidelapurra») erromatarren taula-joko bat zen. Esaten da dama edo xakearen antzekoa zela, taktika militarren jokoa ere badelako.

Varronek De Lingua Latina bere lanaren hamargarren liburukian jokoa aipatzen du.[1] Hala ere, ez dakigu nola jokatzen zuten. Indusketa arkeologikoetan, oro har, zaila izaten da taula jakin bat zein jokotarako erabiltzen zuten erabakitzea, eta zaila da, halaber, latrunculi jokoan erabiltzen zen taularen tamaina zehaztea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Bell, R. C.. (1980). Board and Table Games from Many Civilizations. Dover ISBN 0-486-23855-5..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]