Ludwig Leichhardt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tauche, 1813ko urriaren 23a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma Australia |
Heriotza | australiar kontinentea, 1848 (34/35 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, zoologoa, botanikaria, geologoa, bidaiaria eta naturalista |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Friedrich Wilhelm Ludwig Leichardt (1813-1848) naturalista eta esploratzaile alemaniarra izan zen, Australiako iparraldea esploratu zuena. 1844an, Leichhardtek talde txiki bat zuzendu zuen Moreton Baytik, Queenslandetik mendebaldera, Port Essingtoneraino, Ipar Lurraldean. 4.828 kilometroko bidaia izan zen, eta Sydneyra itzuli ziren itsasontziz. Londresko Royal Geographical Society erakundeak eman zion Babesleen Urrezko Domina.
1848an, kontinentea ekialdetik mendebaldera zeharkatu zuen. Uste zuen iparraldera joan zitekeela Mendebaldeko Australiako kostalderaino basamortuen inguruan, eta, gero, kostaldea hegoaldera jarraitu Swan ibaiaraino. Darling Downs utzi ondoren, Leichhardten taldea desagertu egin zen. Jende asko bila ibili zen, eta markatutako edo aurkitutako zuhaitzei buruzko istorioak izan ziren, baina ezer ez zen frogatu.
2006an, Leichhardten izenarekin letoizko pieza txiki bat esploratzailearen benetako elementua zela frogatu zen. 1900. urtean aurkitu zuten Mendebaldeko Australiako aborigen ganaduzale batek, Ipar Lurraldeko mugatik gertu, Hondarrezko Basamortu Handiaren eta Tanami basamortuaren arteko eremuan.