Luigi Lunari | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Milan, 1934ko urtarrilaren 3a |
Herrialdea | Italia |
Bizilekua | Milan Brugherio |
Heriotza | Milan, 2019ko abuztuaren 15a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Milango Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera ingelesa alemana errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, itzultzailea, literatura-kritikaria, orkestra zuzendaria, musikagilea, gidoilaria eta aktorea |
Jasotako sariak | |
luigilunari.com | |
Luigi Lunari (Milan, 1934ko urtarrilaren 3-ib., 2019ko abuztuaren 15) idazle italiar ezaguna, egile garaikideen artean garrantzitsuenetariko bat.
Jurisprudentziaz doktorea, Sienako Accademia Musicale Chigianan musika ikasketak egin zituen, tartean Franco Ferrararekin. Unibertsitatean irakasle, literatura kritikari eta saiakeren egile, bere lan handiena antzerki munduan egin zuen. 1935an Laura Pollaroli-rekin ezkondu zen. 1961tik 1982ra, Paolo Grassi eta Giorgio Strehlerrekin batera, Piccolo Teatro di Milanon lagundu zuen. Antzerki garaikidearen benetako espezialista zen.[1]
Egile bezala agian bere lan ezagunenak Il Senatore Fox eta Nel nome del padre, benetako satira politikoak. 1994an Tre sull'altalena atzezlanak arrakasta handia izan zuen, hogei hizkuntzetara itzulita izanik. Lunari bera ere itzultzaile, Rizzole argitaletxearentzat Molière egilearen obra osoa italierara eraman zuen. Garrantzitsuak izan ziren, bestetik, idatzi zituen saiakerak, besteak beste, Lawrence Olivier (1959), Il movimento drammatico irlandese (1960).[2]