lurrun-erlojua lurrun-makina batek guztiz edo partzialki mugitutako erlojua da. Gutxi batzuk dira funtzionamenduan, gehienak Raymond Saunders erlojugile kanadarrak diseinatu eta eraikitakoak espazio publikoetan erakusteko. Saunders-ek eraikitako lurrun-erlojuak Otaru (Japonia); Indianapolis (AEB); eta Kanadako Vancouver, eta Port Coquitlam (biak Columbia Britainiarrean) hirietan daude. Beste sortzaile batzuek egindako lurrun-erlojuak Saint Helier-en, Jersey-n eta Chelseako Farmers Market-en, Londresen, Ingalaterran, daude ikusgai.
XIX. mendeko antzinako itxura izan arren, lurrun-erlojuak Saunders-ek Gastown-en (Vancouver) 1977an eraikitakoak inspiratuak izan dira. Salbuespen bat XIX. mendean John Inshaw ingeniari britainiarrak lurrunaren indarraren aldakortasuna frogatzeko Birminghamen eraikitako lurrun-erlojua da.
1859an, John Inshaw ingeniari eta negozio gizonak Morville Street eta Sherborne Street kaleen arteko izkinan hartu zuen pubaren jabetza, Ladywooden, Birminghamen. Inguruan establezimenduaz hitz egiteko apustu batean, zenbait erloju modelorekin apaintzeaz gain, Inshawk lurrun-makinean zuen interesa erloju bat eraikitzeko aplikatu zuen. Galdara txiki batek lurruna sortzen zuen; lurruna plater baten gainera tarte erregularretan erortzen ziren ur-tantatan kondentsatzen zen, eta plater horren pisua zen mekanismoa mugitzen zuena. Erlojua ate gainean jarri zuten, eta puba lurrun-erlojuaren taberna bezala ezagutu zen. Establezimenduak hainbesteko arrakasta izan zuen, non music hall bat bihurtu zen 1880. urtean.
Raymond Saunders-en lehen lurrun-erlojua 1977an eraiki zen Vancouver-eko Gastown auzo berritua. Erlojua Vancouver hirikoa izan arren, proiektuaren dirua tokiko merkatariek eta jabeek eta emaile pribatuek eskuratu zuten. Lurrunak eta hainbat motor elektrikok bultzatuta, erlojuak ordua lau esferatan erakusten du eta laudernak iragartzeko txistu batez Westminsterreko laurdenak jotzen ditu.