Lux Pascal | |
---|---|
(2024) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Orange konderria, 1992ko ekainaren 4a (32 urte) |
Herrialdea | Txile Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | gaztelania ingelesa |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Balmaceda family (en) Allende familia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Saint George's College (en) Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoa (2011 - 2014) antzezpen Juilliard School (en) (2019 - magister degree (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Lux Pascal (Orange County, Kalifornia, 1992ko ekainaren 4a) estatubatuar-txiletar emakume aktorea da.
Orange Countyn jaio zen 1992ko ekainaren 4an txiletar jatorriko familia batean. Jaiotzean gizonezko generoa esleitu eta Lucas Balmaceda Pascal izena jarri zioten.
Neba-ahizpen artean gazteena, Pedro Pascal aktorearen arreba da. Gurasoak, José Balmaceda eta Verónica Pascal, 1973ko Txileko estatu kolpetik ihesi Ameriketako Estatu Batuetara joandako txiletarrak ditu. Ama Andrés Pascal Allende gudariaren eta politikariaren lehengusina baita. Hiru urte zituenean Txilera itzuli zen gurasoekin eta Nicolás nebarekin batera. Euskal Herrian jaiotako aitona bat dauka[1]. 2021ean bere burua emakume transgenerotzat aitortu zuen eta Lux Pascal izena hartu zuen[2].
Santiagoko Saint George's Collegen ikasi zuen. 2010ean antzerkigintza ikasten hasi zen Txileko Eliz Unibertsitate Katolikoan.
2021ean antzezpena ikasten aritu zen Juilliard Eskolan.