Lá (egunkaria)

Lá (egunkaria)
Motaegunkari
Fitxa teknikoa
HizkuntzaIrlandako gaelera
Formatuatabloide
nuacht.com

"Lá Nua" edo "Lá" egunkari irlandarra izan zen, gaeleraz egindako garrantzitsuena. Izenak "Egun berria" esan nahi du.

Belfasten zeukan kazetak egoitza nagusia, Belfast Media Group taldeak argitaratutakoa. Halaber, MIDAS elkarte europarraren kidea zen.

1980ko hamarkadan sortu zuten. Bost zuzendari izan zituen, lehenengo zuzendariak Gearóid Ó Cairealláin eta Eoghan Ó Néill izan ziren. Gainerakoak Ciarán Ó Pronntaigh, Concubhar Ó Liatháin eta azkenik Dónall Mac Giolla Chóill (2008ko otsaila-abendua tartean).

2008ko urrian, argitaratzeari utziko ziotenaren berri eman zuten. Izan ere, Irlandako gobernuak irlandar hizkuntza sustatzeko duen Foras na Gaeilge erakundeak Lá egunkariari ematen zizkion diru-laguntzak bertan behera geratuko zirela esan zuen. Erakunde honen arabera, zirkulazioa eta praktikotasuna eskasa zen. Azkenengo zenbakia 2008ko abenduaren 19an izan zen. Hainbat hilabeteetan interneten eskaini zituzten beraien artikulu zaharrak baina gaur egun interneten ere zaila da egunkari honen aztarna aurkitzea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]