MacKinlay Kantor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Webster City eta Iowa, 1904ko otsailaren 4a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Sarasota eta Florida, 1977ko urriaren 11 (73 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, gidoilaria, haur literaturaren idazlea eta eleberrigilea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Gidoia |
Benjamin MacKinley Kantor (Webster City, Iowa, 1904ko otsailaren 4a - Sarasota, Florida, 1977ko urriaren 11) estatubatuar kazetari, eleberrigile eta gidoilaria izan zen.
Aita judu suediarra zen eta MacKinley jaio aurretik utzi zuen familia. 1928tik 1934ra krimenen eta misterioaren istorioak idatzi zituen pulp aldizkarientzat. 1930eko hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilari buruzko eleberriak idazten hasi zen. Bigarren Mundu Gerran, gerra-berriemailea izan zen, eta Londresen zuen egoitza.
Gerrako beteranoak elkarrizketatu zituen eta The Best Years of Our Lives filmaren oinarri izan zen Glory for Me eleberria idatzi zuen. Hogeita hamar eleberri baino gehiago idatzi zituen. 1956an Pulitzer Saria Fikzioan irabazi zuen Andersonville eleberriarekin. Eleberriaren ekintza Andersonvilleko espetxean gertatzen da, konfederatuek zuzenduta.