Maeshowe | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Orkadetako bihotz neolitikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Uhartedi | Orkadak |
Koordenatuak | 58°59′48″N 3°11′18″W / 58.9966°N 3.1882°W |
Arkitektura | |
Azalera | 1 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 514bis-001 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
|
Maeshowe (Maes Howe ere idatzia) Neolitoko cairn, tumulu edo harrien pilaketa bat da, eta Orkadetan, Eskozian, dagoen lurpeko lurperatze bat. Maeshowe eta gertuko beste monumentu neolitiko batzuk, tartean Skara Brae herrixka, Gizateriaren Ondare izendatu zituen Unescok 1999an.[1] "Maeshowe" izena erabiltzen da, halaber, pasabide formako lurperatze mota horiek izendatzeko, ez baitute antzekotasunik beste ezein ehorzketekin, ez Orkadetan, ez beste inon.
Hareharrizko 30 tona erabiliz eraiki zuten, antza denez, "zeramika ildaskatuko" deituriko herri multzoek, eta bere diseinuari esker, sarrera lerrokatuta geratzen da neguko solstizioan argiztatzeko.
Orkneyinga sagaren arabera, bikingoek (Harald Maddadsson eta Rognvald Eysteinsson tartean) arpilatu zuten Maeshowe XII. mendean. Bikingoek alfabeto errunikoan idatzitako hogeita hamar «grafiti» baino gehiago utzi zituzten beren bidean, beren burua babestu zuten ganberen hormetan, eta mota horretako inskripzioen munduko bildumarik handiena osatzen dute. Inskripzio horien artean, Ragnar Lodbrok eta bere seme-alabek uharte haiekin zuten harremana baieztatzen duen bat dago.
Sabaiko mentsulak 1861ean suntsitu zituzten arkeologo sutsuegi baina eskarmentu gabekoek, eta gune arkeologikoari ere kendu zizkioten bertan egon zitezkeen objektu gehienak. Muinoaren egiturak, ordea, ez zuen kalterik izan, eta, beraz, barrutiak jatorrizko eraikuntzaren diseinua mantentzen du oraindik, britainiar uharteetako beste edozein tokitan aurki daitekeenaren bestelakoa.