Magdalena Dobromila Rettigová | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Všeradice, 1785eko urtarrilaren 31 |
Herrialdea | Habsburgotar monarkia Austriar Inperioa |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Litomyšl, 1845eko abuztuaren 5a (60 urte) |
Hobiratze lekua | cemetery in Litomyšl (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jan Alois Sudiprav Rettig (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txekiera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, poeta eta itzultzailea |
Lantokia(k) | Praga Tábor Přelouč eta Litomyšl |
Magdalena Dobromila Rettigová, jaiotzez Magdalena Barbora Artmann, (Všeradice, 1785eko urtarrilaren 31[1] – Litomyšl, 1845eko abuztuaren 5a) txekiar idazlea izan zen, batez ere Domácí kuchařka sukaldaritzako liburuagatik ezaguna. Txekiar mugimendu nazionalaren aktibista ere izan zen[2].
Alemanezko ingurune batean hazi zen eta ez zekien txekieraz hitz egiten bere etorkizuneko senarra ezagutu baino lehen[3][4]. 1792an aita hil zitzaionean, Pragara joan zen amarekin bizitzera. Ikasketak alemanez egin zituen Pilsen hirian. 1804an Jan Alois Rettig abokatu eta txekiar mugimendu nazionalaren aktibista ezagutu zuen[5] eta 1808an harekin ezkondu zen[6]. 11 seme-alaba izan zituen, baina horietatik zortzi haurtzaroan hil ziren[7].
1810ean alemanez idazten hasi zen, eta 1819an, senarraren eta lagunen eraginez, txekieraz[6]. Garai hartan Dobromila bigarren izena hartu zuen, eta senarrak, berriz, Sudiprav[8]. 1820an poema bat argitaratu zuen Dobroslav aldizkarian. Časopis Českého muzea, Květy, Poutník slovanský, Včela, Čechoslav eta Milozor a Milina aldizkarietan ere kolaboratu zuen[6][8]. Bere lanik ezagunenetako bat Domácí kuchařka sukaldaritzako liburua izan zen, 1826an kaleratua[8]. Liburu horrekin, klase ertaineko herrikideen sentimendu nazionalak piztu nahi izan zituen, baita txekierazko ezagutza maila areagotu ere[2].
1845ean zendu zen Litomyšlen, senarra hil eta urtebetera[8].