Maggie Mac Neil | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jiujiang, 2000ko otsailaren 26a (24 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika (2000ko otsailaren 26a - 2001) Kanada (2001 - |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigango Unibertsitatea Sir Frederick Banting Secondary School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Altuera | 169 zentimetro |
Hannah Margaret McNair "Maggie" Mac Neil (Jiujiang, 2000ko otsailaren 26a) igerilari kanadarra da. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan hiru domina lortu zituen, urrezko, zilarrezko eta brontzezko bana.
Maggie Mac Neil Jiujiangen (Txinan) jaio zen, eta urtebete zuela familia kanadiar batek adoptatu zuen.[1] London (Ontario) hirian hazi zen, eta berak esana da Pekingo Olinpiar Jokoetan igeriketa probak ikusita hasi zela igeriketa praktikatzen.[2] Michigango Unibertsitatean ikasten du, eta bertako igeriketa taldeko partaide da.[3]
2016ko Olinpiar Jokoetarako Kanadako selekziorako probatan, seigarren egin zuen, eta ezin izan zuen Rion parte hartu. 2019an sartu zen selekzioan, eta, Gwangjuko munduko txapelketatan, hiru domina eskuratu zituen: urrezkoa 100 metro tximeletan, eta brontzezko bi errelebotako probatan.[4] 2021. urtean, Tokio Olinpiar Jokoetan aritu zen, eta hiru domina lortu zituen, berriz ere, bakarkakoan urrezkoa, eta taldekakoetan zilarrezkoa eta brontzezkoa.
Joko Olinpikoak | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2020 | Tokio ( Japonia) | 100 metro tximeleta | 55.59 | |
2020 | Tokio ( Japonia) | 4 × 100 m erreleboak libre | 3:32.78 | |
2020 | Tokio ( Japonia) | 4 x 100 m erreleboak medley | 3:52.60 | |
Munduko Igeriketa txapelketak | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2019 | Gwangju ( Hego Korea) | 100 metro tximeleta | 55.83 | |
2019 | Gwangju ( Hego Korea) | 4 × 100 m erreleboak libre | 3:31.78 | |
2019 | Gwangju ( Hego Korea) | 4 x 100 m erreleboak medley | 3:53.58 |