Maggie Steffens | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Ramon, 1993ko ekainaren 4a (31 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Danville |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea Monte Vista High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | attacker (en) |
Pisua | 74 kilogramo |
Altuera | 1,73 metro |
maggiesteffens.com | |
Margaret Ann Steffens (San Ramon, Kalifornia, AEB, 1993ko ekainaren 4a) waterpolo jokalari estatubatuarra da. Estatu Batuekin urrezko domina irabazi zuen 2012[1], 2016[2] eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan[3]. 2020 Olinpiar Jokoetan, Maggiek Olinpiar errekor berria ezarri zuen emakumeen waterpoloan, jokalari bakar batek gol kopuru handien sartzearena[4][5].
Maggiek waterpoloan jokatu zuen Danville Monte Vista High School-en, eta, taldeari, ligako txapelketa irabazten lagundu zion 2007, 2008 eta 2009an[6]. Diablo Waterpolon ere jokatu zuen, Alamo-n, Kalifornia[7].
Maggie Stanford Unibertsitatera joan zen 2013tik 2017ra, emakumezkoen waterpolo taldean jokatuz. 2014, 2015 eta 2017an NCAA txapelketetara eramango du taldea, eta bigarren postura 2013 eta 2016an.
2015ean, lau gol sartu zituen USCren aurkako finalerdiko partidan, Stanfordek 9-8 irabaziko zuen. 2017ko txapelketan, hiru gol sartu zituen Stanfordek UCLAren aurka 8-7 irabazi zuenean, 9 segundoren faltan garaipenaren gola barne. 2015ean eta 2017an, berriro, NCAA txapelketako Jokalaririk baliotsuena (MVP) izendatu zuten[8][9][10][11].
Maggie Stanforden graduatu zen 2017ko ekainean; Zientzia, Teknologia eta Gizartean lizentziatua da[12].
Bere nazioarteko lehen agerraldia, 2009ko FINA Junior Emakumeen Munduko Txapelketan izan zen Khanty-Mansisk-en (Errusia), hirugarren postuan amaituz[13].
16 urterekin egin zuen debuta seniorretan, 2009ko abenduaren 9tik 13ra Newport Beach-eko (Kalifornia) Holiday Cup 10. txapelketan, non bi gol egingo zituen[14]
2010eko FINA Munduko Ligako Super Finala eta 2010eko FINA Munduko Kopa irabaziko zituen AEBko waterpolo selekzio nazionalean jokatu zuen. Australiaren aurka, garaipenaren gola sartu zuen FINA Munduko Ligako Super Finaleko azken partidan.
2011ko FINA Munduko Ligako Super Finala berriro irabazten lagundu zion AEBri. Joko Panamerikarretan, garaipenaren gola sartu zuen finaleko partidaren penaltien txandako azken tiroketan, zeinarekin AEBk Kanada garaitzen baitzuen.
AEBk hirugarren urtez jarraian irabazi zuen FINA Munduko Ligako Super Finala 2012an, eta Maggiek zuzendu zuen taldea, 11 gol sartuz.
Udako Olinpiar Jokoetako lehen partidan, zazpi gol sartu zituen, eta partida bakarreko olinpiar errekorra berdindu zuen[15]. Guztira, 21 gol sartu zituen Olinpiar Jokoetan, eta emakumezkoen waterpolo txapelketa batean sartutako gol gehienen errekor olinpiko berria ezarri zuen; AEBk urrezko domina irabazi zuen[16][1].
Waterpoloa Olinpiar Jokoetan lehen aldiz jokatzen zenetik, Maggiek, 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, irabazten lagundu zuen urrezko domina hori izan zen Estatu Batuek modalitate horretan lortzen zuten lehen urrezko domina olinpikoa, gizonezko zein emakumezkoena[17].
2012ko emakumezko waterpolo jokalaririk onena izendatu zuen FINAk, eta, 2012ko urteko emakumezko waterpolo jokalaririk onena, Swimming World aldizkariak.
Maggie izan zen 2016ko Olinpiar Jokoetan goleatzaile nagusia, 17 golekin; AEBk, berriro, urrezko domina irabazi zuen[18].
2020ko Udako Olinpiar Jokoetako waterpolo txapelketako lehen partidan, Tokion, Japonia, 2021eko uztailaren 24an, Maggiek Japoniako taldeari irabazten lagundu zion AEBri, 25-4ko azken emaitzarekin. Partidako goleatzailerik onenaren postua berdindu zuen, 5 golekin[19]. Bere lehen gola, partida hasi eta 21 segundora izan zen[20]. 25-4ko markagailuak errekor olinpiko berria ezarri zuen emakumezkoen waterpoloko txapelketako partida baten garaipen aldean; errekorrak, ordea, ordu batzuk baino ez zuen iraun, Espainiak Hegoafrikari 29-4ko emaitzarekin garaituko zuen arte[19][20].
Txinako taldearen aurkako txapelketako bigarren partidan, Maggiek gola sartu, eta bi aldiz irten behar izan zuen igerilekutik arreta medikoa jasotzeko, sudurrean mozketa bat pairatu baitzuen[21][22]. Bere taldekideetako zortzik ere, golak sartu zituzten, eta AEBk irabazi zuen partida 12-7ko azken emaitzarekin[22].
Maggiek Hungariako taldearen aurkako lehiaren atariko hirugarren partida jokatzea erabaki zuen, nahiz eta Txina taldearen aurkako partidan sudurrean izandako mozketaren kolpeak sudurra ere hautsi zion[23]. Bere taldearentzat, gol bat sartu zuen Hungaria taldearen aurkako partidan, Olinpiar Jokoetan waterpoloaren historiako emakumerik goleatzaile handiena izateko lau goletara geldituz[24]. Hungariako taldeak irabaziko zuen partida, AEBren bederatzi golek hamarrekin gaindituz[17][24][25].
Atariko txandako partidetako AEBren laugarren eta azken partidan, Maggiek ROC taldearen aurka irabazten lagundu zuen 18-5eko azken emaitzan[5] [26][27]. Partidan, Maggiek bere 49. gola sartu zuen Olinpiar Jokoetan, eta olinpiar errekor berria ezarri zuen Olinpiar Jokoetan lehiatzen zuen emakumezko ur-jokalari batek kirol-ibilbidean sartutako gol gehienetan[4][5][27][28]-
Lehiaketako kanporaketako final-laurdenetako partidan, Kanada taldearen aurka lehiatu zen AEB, eta, 16-5eko azken emaitzarekin irabazi zuen, Maggiek AEBren hiru gol sartuz[29]. ROC taldearen aurkako finalaurreko partidan, Maggiek hiru gol sartu zituen AEBrentzat, eta taldeak 15-11ko azken emaitzarekin irabazi, eta urrezko dominaren partidara igaro zen, Espainiako taldearen aurka[30]. Urrezko dominaren partidan, AEBk urrezko domina erraz irabazi zuen Espainiaren aurka, 14-5, eta Maggiek taldearen goletako bat sartu zuen[31]. AEBko emakumezkoen waterpolo taldeak bere hirugarren urrezko domina jarraian irabazi zuelarik, FINAk 2020ko Olinpiar Jokoetako bosgarren momentu gisa aukeratu zuen[32]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina irabaziko du AEBko taldearekin, Espainiako (zilarrezkoa) eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute AEBko taldea: Rachel Fattal, Aria Fischer, Makenzie Fischer, Kaleigh Gilchrist, Stephania Haralabidis, Paige Hauschild, Ashleigh Johnson, Amanda Longan, Maddie Musselman, Jamie Neushul, Melissa Seidemann, Maggie Steffens eta Alys Williams-ek.
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres Erresuma Batua |
Waterpoloa emakumezkoa[33] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
Waterpoloa emakumezkoa[34] | |
2020 | Tokio Japonia |
Waterpoloa emakumezkoa[35]. |
Munduko Igeriketa Txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Gwangju Hego Korea |
Waterpoloa | |
2017 | Budapest Hungaria |
Waterpoloa | |
2015 | Kazan Errusia |
Waterpoloa | |
Joko Panamerikarrak | |||
2011 | Guadalajara Mexiko |
Waterpoloa | |
2015 | Toronto Kanada |
Waterpoloa | |
2015 | Toronto Kanada |
Waterpoloa | |
2019 | Lima Peru |
Waterpoloa | |
Mundu Kopa | |||
2010 | Christchurch Zeelanda Berria |
Waterpoloa | |
2014 | Khanty-Mansisk Errusia |
Waterpoloa | |
2018 | Surgut Errusia |
Waterpoloa | |
Mundu Liga | |||
2010 | La Jolla AEB |
Waterpoloa | |
2011 | Tianjin Txina |
Waterpoloa | |
2012 | Changshu Txina |
Waterpoloa | |
2013 | Beijing Txina |
Waterpoloa | |
2014 | Kunshan Txina |
Waterpoloa | |
2015 | Shangai Txina |
Waterpoloa | |
2016 | Shangai Txina |
Waterpoloa | |
2017 | Shangai Txina |
Waterpoloa | |
2018 | Kunshan Txina |
Waterpoloa | |
2019 | Budapest Hungaria |
Waterpoloa | |
2021 | Atenas Grezia |
Waterpoloa |
2018ko urtarrilean, Maggiek kontratua sinatu zuen Budapesteko UVSE Hungariako klub profesionalarekin[36]. 2018ko maiatzaren 10ean, Hungariako Txapelketa irabazi zuen.
2018ko udan, Kataluniako Natació Sabadell klubera pasatu zen, hiru titulu irabaziz: Espainiako Kopa, Espainiako Txapelketa eta LEN Euro Liga[37].
Maggie San Ramonen (Kalifornia) jaio zen, Peggy Schnugg eta Carlos Steffens gurasoengandik. Lau seme-alaben artean (Jessica, Charlie eta Teresa) txikiena da. Bere aita, Puerto Ricon jaiotakoa, waterpolo kirolean interesatu zen txikitan Puerto Ricon partida bat ikusi ondoren. Puerto Ricorekin jokatu zuen hiru Panamerikar Jokoetan. Bere aitak uhartea utzi, eta Berkeleyko (Kaliforniako Unibertsitatea) waterpolo taldean sartu zen, non hiru aldiz All-American bihurtuko eta California Golden Bears 1977ko NCAA txapelketara eramango zuen[38][39][40]. 1979an, waterpoloan, urteko PAC-10 (Pac-12 Conference) jokalaria izan zen[41].
Maggie Steffens Danvillen (Kalifornia) bizi da. Waterpolo kirolean interesa piztu, eta eragina izan zuten, batez ere, bere aitak eta arrebak, Jessica Steffensek, zeina ere Estatu Batuetako selekzioan baitagoen.
Maggie Just Women's Sports emakumeen kirol webguneko aholkulari bihurtu zen 2020an[42]. Konpainiarekin lan egiten hastean, kiroletan emakumezkoen ereduen kopuruaren kontzientzia areagotzea zela bere helburua esan zuen.