Magia zuria gauzak eta egoerak aldatzeko erabiltzen diren liturgiak edo metodoak dira, logikatik kanpo gelditzen direnak, alegia. Askotan, magia zuria izpiritu txarrak uxatzeko erabiltzen da;[1] baita ere etxeak eta pertsonak babesteko. Antzina magiaren erabilera oso zabaldua zegoen munduko kultura guztietan; inguru horietan magia zuria sozialki onartua zegoen eta egunerokotasunean txertatuta zegoen. Adibidez, haur eta seaska kanta askok umeak babesteko erabiltzen dira nahiz eta erabiltzaileek konszienteak ez izan. Magia zuriaren bidez helburu positiboak bilatzen dira, inoiz ez besteentzat txarrak edo kaltegarriak direnak.
Magia zurian oso ohikoak dira naturan edo naturatik hartutako elementuekin egiten diren erritoak.
Euskal Herrian horrelako magia eragiten zuten pertsona asko izan dira, esaterako Maritxu Güller, "Uliako sorgin ona" bezala ezagututa.
Magia beltza zuriaren antonimoa bezala ikus daiteke.