Magnus Felix Ennodius | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arles, 473 |
Herrialdea | Erresuma Ostrogotikoa |
Heriotza | Pavia, 521eko uztailaren 17a (47/48 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, apaiza, poeta eta apezpiku katolikoa |
Santutegia | |
Uztailaren 17 |
Magnus Felix Ennodius (Arles, 473 edo 474 – Pavia, 521eko uztailaren 17a) Paviako gotzain eta latinezko idazlea izan zen.
Gurasoak hil ondoren, izeba batek hazi zuen Pavian. 444an diakono ordenatu zuten eta 515ean Paviako gotzain izendatu zuten. Erretorikako irakaslea izan zen eta misio diplomatikoak egin zituen Konstantinoplan, Akazioren zisma konpontzeko.
V eta VI. mendeetako lau aristokrata galiar-erromatarretako bat da, eta haren gutunak kopuru handian gordetzen dira. Bere gutunetan zibilizazio eta literatura klasikoa defendatzen ditu barbarismoaren aurka. Diskurtsoak, poemak eta miszelaneak ere idatzi zituen.
Eliza Katolikoko santua da.