Make America Great Again (euskaraz: «egin [dezagun] Amerika [Estatu Batuak] handi berriro»), askotan MAGA laburtua, estatubatuar politikari errepublikanoek erabiltzen duten kanpaina-eslogan bat da. Ronald Reaganek 1980ko presidentetzarako kanpainan lehen aldiz erabili zuen arren, Donald Trumpek 2016ko presidentetzarako kanpainan erabili zuenean ospe handiagoa lortu zuen.
Esaldia 1979an sortu zuten,[1] Estatu Batuek langabezia-tasa altuak eta inflazioak markatuturiko barne ekonomiaren okertzea pairatzen zuten garai batean.[2] Ronald Reaganen 1980ko kanpainan, «Let's Make America Great Again» esaldia txapa eta karteletan agertu zen.[3] Donald Trumpen 2016ko presidentetzarako kanpaina baino lehen, esaldia Reaganen agintaldiaren ikur bat zen.[4][5] Baina, Donald Trumpek 2016ko bere kanpainarako leloa marka gisa erabiliz zuen,[6][7] eta kanpainaren hasieratik esaldia daramaten txanoak erabiliz eslogana zabaldu zuen.[8]
South Park telesailaren «Where My Country Gone?» atalak lelo parodiatu zuen: Trumpen antzeko kanpaina bat egiten duen Garrison jaunaren aldekoek leloko kartelekin daramatzate.[10]
2016ko maiatzean Darren Young WWEko izarra eta Bob Backlund izar ohia WWE Raw taldean agertzen hasi ziren. Backlund, Youngen entrenatzaile moduan, aritu zen «make Darren Young great again» leloa erabiliz.[11][12]
Fall Out Boy taldearen Make America Psycho Again albuma,[13]David Cross umoristaren Making America Great Againstand-up tourra[14] eta Make America Rock Again musika jaildia[15] esaldiari buruzkoak ere baziren.
Ted Cruz errepublikanoak, 2016ko urtarrilaren 28an Iowan izandako debateari Trumpek egindako boikotari erantzunez, «Make Trump Debate Again» leloa zeramaten kapelak saldu zituen.[17]
John Oliver komedianteak bere saioaren atal batean leloaren parodia egin zuen, Trumpen arbasoen jatorrizko izenari erreferentzia eginez ikusleei «Make Donald Drumpf Again» ("egin [iezaiozue] Donald Drumpf berriro") eskatuz.[18][19] Atalak HBOren audientzia markak hautsi zituen, 85 milioi ikus-entzule lortuz.[19]