Makiyakinabe

Makiyakinabe: Ezkerrekoa: Kansai motakoa Eskuinekoa: Kanto motakoa

Makiyakinabe-a (japonieraz: 巻 き や き 鍋; literalki: biribilkatu-labekatu-zartagina) edo tamagoyakiki-a (玉 子 焼 き 器; た ま ご き き literalki: arrautzopilak egiteko tresna) Tamagoyaki izeneko japoniar estiloko arrautzopilak egiteko errektangular edo lauki-formako zartagina da.

Zartaginak 10 eta 35 cm arteko zabalera dute normalean, eta kobrez, aluminioz edo burdinurtuz eginda daude. Zartagin mota onena eztainu-bitsetan sarturiko kobrezkoa da, nahiz eta zaragin honekin arreta handiz ibili behar den eztainuaren urtze-puntu baxua dela eta. Teflonez estalitako zartagina, merkeagoa, denda askotan eskura daiteke. Zartaginen sakonera 3 cm-tik 4 cm-ra izan ohi da. Bere pisua 0.5 kg-tik 2.5 kg-ra bitartekoa da.

Hiru makiyakinabe mota daude : Kanto motakoa, Kansai motakoa eta Nagoia motakoa. Kanto motako zartaginak lauki-formakoak dira; Kansai motakoak angeluzuzenak dira, luzeak eta meheak; Nagoya motakoak angeluzuzenak dira, laburrak eta lodiak.

Makiyakinabea normalean egurrezko tapa lodi batekin erabiltzen da, arrautzopila iraultzen laguntzeko. Aukeran, egurrezko erretilua tapa gisa ere erabil daiteke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]