Malachius bipustulatus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Melyridae |
Generoa | Malachius |
Espeziea | Malachius bipustulatus Linnaeus, 1758 |
Malachius bipustulatus Melyridae familiako kakalardoa da. Europa erdialdean eta mendebaldean zabaldurik dago, baita Euskal Herrian ere[1][2].
Kakalardo hau oso txikia da, 5-7 mm inguru neurtzen du[3]. Burua eta pronotoa berde-marroixka kolorekoak dira eta elitroek distira metaliko berdea dute. Sabelaldea hori-laranja da, eta elitroen atzealdean orban gorriak ikusten zaie. Abdomenaren amaieran plaka ilunak agertzen ditu gainaldean. Ile finak estaltzen du gorputza.
Altuera txikiko zelaietan ikusten dira. Egunez lore eta belarretan egoten dira polenaz eta nektarraz elikatzen, batzuetan intsektu txikiagoak ere ehizatzen dituzte[4]. Harrapariak uxatzeko kiratsa jaurtitzen dute.[3]
Helduak udan ikusten dira lore artean. Arrek antenatan feromonak dituzte kopula garaian emeak erakarri eta estimulatzeko[4]. Arrautzan enbor azalaren azpian jartzen dituzte eta handik jaiotzen diren beldarrak beste intsektuen larbataz eta bareetaz elikatzen dira[4]. Neguan pupa eratzen dute eta udaberrian heldu berriak jaiotzen dira.