Maledetti (Maudits) | |
---|---|
Arearen albuma | |
Egilea(k) | Area |
Argitaratze-data | 1976 |
Banatze bidea | musika-streaming |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | jazz fusion (en) ![]() |
Diskoetxea | Cramps Records |
Deskribapena | |
Honen parte da | Area's albums in chronological order (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Maledetti (Maudits) Area jazz-fusio musika-taldearen bosgarren diskoa izan zen, 1976an argitaratua. Album kontzeptuala dela esan daiteke: XX. mendean, historia gordetzen duen banku imaginario batek XV. mendeko datuak galtzen ditu ("Evaporazione"), eta jendeak ahazten du nola gobernatu behar den mundua. Hipotesi berriak formulatzen dira orduan: boterea pertsona zaharrek izan behar dute ("Gerontocrazia", Artze anaiek laguntzen duten pieza), boterea emakumeek eduki behar dute ("SCUM", Valerie Solanasen SCUM manifestuaren testuarekin[oh 1]) eta boterea umeek eduki behar dute ("Giro, giro, tondo" eta "Caos (parte seconda)"). "Il Massacro di Brandeburgo numero tre in Sol Maggiore" Johann Sebastian Bachen Brandeburgoko kontzertuen zati bat da.
Albumaren grabazioan Capiozzok eta Tavolazzik taldea tarte batez utzi zuten (nabaritzen da ez daudela "Diforisma Urbano", "Giro, giro, tondo" eta "Caos (parte seconda)" piezatan), baina hilabete batzuk beranduago itzuli ziren. Tarte honetan, euren parte hartzerik gabe, Milango Università Statalen Event '76 diska grabatu zuten. Disko honetan ere Tofani gitarra-jotzailea da azken aldiz.
CDan egindako berredizio gehienek bi estra dituzte: alde batetik Stratos, Tofani eta Fariselliri egindako elkarrizketa bat "Event '76" diskoaren ostean eta "Are(A)zione" dikoan zetorren L'internazionale (Internazionala) abestiaren bertsio bat. Albun honen tourretik bi diska egin ziren, taldea desagertu eta gero argitaratu zirenak: "Concerto Teatro Uomo" 1996an eta "Live in Torino 1977" 2005ean.
Hau da albumaren abesti zerrenda[1]: