Mallorna pluralean mellyrn ("urrezko zuhaitza" sindarinez), Erdialdeko Lurraldeko zuhaitz mota bat zen, Quenya hizkuntzan, bere izena malinornë da, pluralean, malinorni.
Jatorria Amanen dutenak, eta, esaten denez, Erdialdeko Lurraldera Galadrielek ekarriak, Lothlorienen hazten ziren zuhaitz eder, hostotsu eta garaiak dira. Bere enborrazala, zuria edo zilar kolorekoa izan zitekeen. Udazkenean, bere hostoek, hori urre kolorea hartzen dute, baina ez dira erortzen, hurrengoak, irteteko prest dauden arte, udaberrian.
Galadrielek, hauez beteriko kaxa bat oparitu zion Samsagaz Gamyiri, hau Lorienetik igaro zenean, hauts bat eta zilar koloreko hazi bat zuena. Samek, hautsa, Eskualdea, zuhaitzez birpopulatzeko erabili zuen, Sarumanen gizonek eragindako suntsipenaren ondoren, baina, hazia, Jaiaren Zuhaitza egon zen tokian landatu zuen, bertan, mallorn eder bat hazi zelarik, "Mendietatik mendebaldera eta Itsasotik ekialdera dagoen mallorn bakarra".