Familia eskuluzea (japonieraz: 万引き家族 Hepburn: Manbiki Kazoku ) 2018ko Hirokazu Koreeda japoniar zinema zuzendariak zuzendu eta idatzitako film dramatikoa da.
2018ko Cannesko Zinemaldian estreinatu zen, eta Urrezko Palma eskuratu zuen.[1]
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Ohi bezala lapurretan aritu eta gero, hotzez uzkurtutako neskato bat aurkituko dute Osamuk eta haren semeak kalean. Hasieran, Osamuren emazteak ez du neskatoa haiekin geratzerik nahiko, baina azkenean hartaz errukituko da. Familia zailtasunez ateratzen da aurrera, lapurreta txikiak eginez, baina hala eta guztiz ere zoriontsu dira, ustekabeko gertakari batek haien arteko loturak proban jartzen dituen arte.[2]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |