Manchesterko momia

Manchesterko momia
Bizitza
JaiotzaCheetwood, 1688
HeriotzaHollinwood (en) Itzuli, 1758 (69/70 urte)
Jarduerak
Manchester hiriko Natura Zientzia Elkartearen Museoa, 1851n, bertan Hannah Beswicken gorpu hilondua ikusgai egon zen.

Hannah Beswick (1688-1758ko otsaila), Birchin Bower jabegoan bizi zen emakume dirudun bat izan zen. Bere familian izandako aurrekarien ondorioz, bizirik lurperatuko zutelako beldurrez, berau hil aurretik bere gorpua lurperatu gabe geratzeko borondatea laga zuen, honela denboraldika oraindik bizirik jarraitzen zuen ikus zezaten. Halere, 1758an hil zenean, bere gorpua hilondua izan zen.

Gorpua hilondutzeko zein metodo erabili zen ezezaguna den arren, haren odola trementina eta gorribizia ordezkatzean zetzala uste da, alegia, arteria hilondura delakoa. Gorpua erloju-kaxa zahar batean gorde eta Charles White familiako medikuaren etxean biltegiratu zen. Beswicken itxurazko xelebrekeria, bertako jendearen ikusnahia piztu eta bisitari kuxkuxeroak erakarri zituen, horregatik gorpua ikusgai jarri zen.

Azkenik, Manchestero Natura Zientzien Museora eramana izan zen, eta leku honetan Manchesterko momia' edota Birchin Bowerko momia ezizena jaso zuen. Gerora Manchesterko Unibertsitatera lekualdatua izan zen, eta agintarien onarpena eta artzapezpikuaren oneritziarekin lurperatzea erabaki zen. Ekitaldia 1868ko uztailaren 22an Harpurhey hilerrian burutu zen, haren heriotza jazo eta 110 urtera. Gorpuaren hondakinak dauden hilobiak ez du izenik eta ez dago adierazia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]