Manflas ibaia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai eta ur-laster |
Luzera | 74 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 28°02′00″S 69°58′46″W / 28.0333°S 69.9794°W |
Estatu burujabe | Txile |
Eskualdea | Atacama eskualdea |
Hidrografia | |
Arroaren azalera | 1.230 km² |
Arro hidrografikoa | Copiapo Basin (en) |
Iturburua | Andeak |
Bokalea () | Copiapó ibaia |
Manflas ibaia Atacamako eskualdean isurtzen den ur-ibilbidea da, Andeetako mendiaurre-ingurutik Copiapó ibaiarekin bat egiten duen tokiraino. Ibai hori, era berean, Pulido ibaiak eta Jorquera ibaiak bat egiten duten tokitik kilometro gutxira sortzen da. Hiru ibaiak Copiapó ibaiaren eta, horrekin batera, Lautaro urtegiaren ibaiadar nagusiak dira.
Manflas ibaiak Copiapó ibaiaren arroko zatirik australena drainatzen du, hau da, Copiapó eta Huasco ibaien arroak banatzen dituen ur-banalerroaren iparraldeko urak biltzen ditu.