Manizha Talash

Manizha Talash
Bizitza
JaiotzaKabul2002ko abenduaren 22a (22 urte)
Herrialdea Afganistan
Jarduerak
Jarduerakbreakdancerra

Facebook: queen.am.5 Instagram: bgirl_talash Edit the value on Wikidata

Manizha Talash (persieraz  منیژه تلاش) (Kabul, Afganistan, 2002ko abenduaren 22a), b-girl Talash[1] izen artisikoaz ere ezaguna den emakume breakdancer afganiar bat da. Errefuxiatuen Olinpiar Taldeko kide bezala parte hartu zuen 2024ko udako Olinpiar Jokoetan [2]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talashek 17 urterekin ezagutu zuen breakdance-a, Jawad izeneko mutil baten Facebookeko bideo baten bidez.[3][4] Bideo-egilearekin harremanetan jartzea lortu zuen eta Kabuleko breakdance klub batean izena eman zuen, Superior Crew izenekoan, non bera zen taldea osatzen zuten 56 kideen artean neska bakarra.[5]

Afganistango lehen breaker gisa aurkeztu zuten komunikabideek, eta zailtasunei aurre egin behar izan zien dantzak Afganistango gizartearen zati batean duen harrera negatiboagatik.[6][7] Dantzan jarraitu zuen, nahiz eta bere familia aurka egon eta hiltzeko mehatxuak jaso; horietako batzuk bere akademiari egindako bi erasotan gauzatu ziren, eta hainbat hildako eragin zituzten.[8] Hirugarrena atentatu saiakera bat izan zen, inmolatzen saiatu zena, baina poliziak atxilotu zuena. Erasoen ostean kluba ixtera behartu zuten, mehatxutzat hartzeko.

Talibanek 2021eko abuztuan Afganistan okupatu zutenean, dantzan egitea debekatu ondoren, Talashek, bere anaia txikiak eta bere akademiako dantzari talde batek Pakistanera ihes egin zuten eta Islamabaden bizi izan ziren 11 hilabetez.[9][10] 2022an errefuxiatu estatusa lortu zuten, eta Espainiara iritsi ziren; handik gutxira, familiako gainerako kideak (ama eta anai-arrebak) biltzea lortu zuen.[9] Talashek Madrilgo Vallecas auzoan du bizilekua.[11]

2024an, Errefuxiatuen Olinpiar Taldeak Talash aurkitu zuen eta Pariseko Olinpiar Jokoetarako aukeratu zuen, bertan kirol lehiaketa honetan breakdance-aren debutean parte hartu zuen.[12][13] Kalifikazio-errondan aritu zen bitartean, «Free Afghan Women» (Askatasuna emakume afganiarrentzat) mezua zuen kapa bat eraman zuen.[14][15] India Sardjoe holandarraren aurka galdu zuen lehen txandan. Azkenean lelo politikoa erakutsiz Olinpiar Gutunaren 50. araua urratu zuela argudiatuta deskalifikatua izan zen. [16][17][18][2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Martín, Marta. (2024). Soñar es posible: La historia de Manizha Talash, del Equipo de Refugiados del COI, que dejó Afganistán para llegar a España.. .
  2. a b (Gaztelaniaz) Talash. COI.
  3. (Ingelesez) «Refugee Olympic Team athlete Manizha Talash on leaving Afghanistan to pursue breaking» NBC Sports 2024-06-11 (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  4. (Gaztelaniaz) «La refugiada 'española' que se rebeló bailando contra los talibanes que la intentaron matar es descalificada de los Juegos» Relevo 2024-08-09 (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  5. (Ingelesez) Satpathy, Anushka. (2024-06-22). «At 18, Manizha Talash had to flee Afghanistan. Now, she’s flying to the Olympics to breakdance» Vogue India (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  6. (Ingelesez) «Refugee Olympic Team to send message of hope at Paris Games | UN News» news.un.org 2024-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  7. (Gaztelaniaz) «El terror de la primera 'break dancer' afgana - XL Semanal» www.lavozdegalicia.es (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  8. (Ingelesez) «Afghanistan's first female breakdancer sets sights on Paris Olympics» The Business Standard 2021-01-28 (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  9. a b (Gaztelaniaz) Ahijado, Mariano. (2024-06-19). «Rap, hip hop y ‘break dance’ desde Afganistán, o cómo reivindicar la libertad a través de la música» El País (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  10. (Gaztelaniaz) «Manizha, la break dancer afgana que sobrevivió a los talibanes y ahora prepara los JJOO en Vallecas» El Español 2024-06-21 (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  11. (Gaztelaniaz) «Manizha, la break dancer afgana que sobrevivió a los talibanes y ahora prepara los JJOO en Vallecas» El Español 2024-06-21 (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  12. (Katalanez) Esports, À Punt. (2024-06-24). «Manizha Talash, la 'breaker' afgana que competirà a París 2024» À Punt (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  13. (Ingelesez) Manizha Talash. COI.
  14. (Ingelesez) Vogue, Teen. (2024-08-09). «Manizha Talash Wore a “Free Afghan Women” Cape During Olympics Breakdancing» Teen Vogue (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  15. (Ingelesez) Edisson, Paul. (2024). «With protests, talent, and ridicule Breaking’s Olympic debut points toward an uncertain future» INDEPENDENT.
  16. (Gaztelaniaz) Benavent, Joan. (2024-08-09). «La polémica reivindicación de una deportista de Breakdance sobre las mujeres afganas» MARCA (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  17. (Ingelesez) Schad, Tom. «Refugee breaker disqualified for wearing 'Free Afghan Women' cape at Paris Olympics» USA TODAY (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  18. (Ingelesez) «Olympics breaking: Refugee B-Girl Talash wears slogan at Paris Games» BBC Sport 2024-08-09 (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]