Maotianshan Shales

Maotianshan Shales1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Naturala
Irizpideak viii
Erreferentzia 1388
Kokalekua  Txina
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Koordenatuak 24°40′27″N 102°54′36″E / 24.67417°N 102.91000°E / 24.67417; 102.91000
Izen ematea 2012 (XXXVI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Fuxianhuia-ren interpretazio artistikoa.

Maotianshan Shales (txinera tradizionalez: 帽天山; pinyinez: Màotiānshān, euskaraz Maotianshan eskistoak) munduko fosil aztarnategi ezagunenetakoa da. Kanbriar garaiko fosilak aurkitzen dira[1], duela 525 milioi urte ingurukoak[2].

Txina hegoaldean dagioen Yunnan probintzian kokaturik dago, Chengjiang konderrian. Horregatik bertan aurkituriko fosil multzoari Chengjiang biota esan izan zaio[2]. 50 metrotako lodiera duen lutitazko arroka batean agertu dira fosilak[2]. 10.000 km2-ko azalera hartzen du aztarnategiak, hori dela eta hainbat herritan aurkitu dira fosilak.

Ercaicun izeneko herrian ezagutzen diren kordatuen fosilik zaharrenak aurkitu ziren, adibidez Myllokunmingia, Haikouichthys eta Pikaia.

Chengjiangen X. mendetik aurrera fosilak bildu izan diren arren, 1984 urtean Misszhouia-ren fosil bikaina aurkitu zenean aztarnategi gisa onartua izan zen[2]. Ordutik aurrera fosil berri ugari aurkitu ziren eta aurkikuntza hauek eztabaida ugari ekarri zituzten paleontologiaren mundura.

Burgess Shalen aurkitu diren animalia talde guztiak aurkitu dira bertan[3]. Kanbriar garaian, sedimentu hauek pilatu zirenean, Yangtze ibaiaren meseta hau ekuatore aldean kokaturik zegoen. Itsaso epel bat izango zen eta hondoan lokatz ugari egongo zen, izan ere, brakiopodoak aurkitu dira eta animalien urdailetan lokatz ugari aurkitu da[2]. Chengjiangeko biotaren fosil gehienek fauna bentikoa osatzen dute. 185 espezie aurkitu dira (2006 arte). Hauetatik erdia artropodoak dira, baina %3ak baino ez du oskol gogorra[2]. 15 porifero espezie eta 16 priapulido espezie ere aurkitu dira. Espezieen zortziren bat taxonomikoki sailkatzeak arazo handiak sortarazten ditu oraindik.

Iknofosilak ere ugari agertzen dira, hau da, animaliek lokatzetan utzitako arrastoak[4].

Fosil aipagarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fuxianhuia Kanbriar garaiko artropodo bat izan zen. 2014 urtean aurkitu zen fosil batean burmuina eta sistema kardiobasbularra bikain ikusten dira bere bihotz eta guzti[5]. "Bihotzik zaharrena" bezala bataiatu zuten aurkikuntza[6].

Kordatu zaharrenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kordatuen filumeko fosilak ere aurkitu dira, inoizko zaharrenak direnak. 500 ale inguru bildu dira, denetan ezagunena Myllokunmingia da, 1999 urtean aurkitu zena. V eta W itxurako muskuluak dituzte eta izpi itxurako hegatsa bizkarrean. Gorputzaren mutur anterobentralean sei edo zazpi zakatz-poltsa dituzte[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Lipps, Jere H.; Signor, Philip W.. (1992-08-31). Origin and Early Evolution of the Metazoa. Springer Science & Business Media ISBN 9780306440670. (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  2. a b c d e f g «Chengjiang» www.fossilmall.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  3. «ScienceDirect» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  4. (Ingelesez) Zhang, Xi-guang; Bergström, Jan; Bromley, Richard G.; Hou, Xian-guang. (2007). «Diminutive trace fossils in the Chengjiang Lagerstätte» Terra Nova 19 (6): 407–412.  doi:10.1111/j.1365-3121.2007.00765.x. ISSN 1365-3121. (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  5. idatzia, Zientzia Kaiera-k; 2maiatza2014; Comentarios1. (2014-05-02). «Aro kanbriarreko bihotzak» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).
  6. (Gaztelaniaz) Brocal, Santiago Campillo. (2014-04-07). «Así es el corazón más viejo del mundo» Caramelos (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]