Maral Yazarloo-Pattrick | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | مارال یازرلو |
Jaiotza | Kelarabad (en) , 1981eko azaroaren 18a (42 urte) |
Herrialdea | Iran |
Hezkuntza | |
Heziketa | Teherango Unibertsitatea Savitribai Phule Pune University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | moda-diseinatzailea, artista, motoziklista eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Maral Yazarloo-Pattrick (Kelarabad, Iran, 1981eko azaroaren 18a)[1] irandar artista eta moda diseinatzailea da, emakumeen eskubideen defendatzailea eta motibazio hizlari gisa lan egiten duena. Ezaguna da moto gidaritzarengatik, Motoziklismoko munduko txapelduna izan baitzen, lehen "Lady of Harley", ‘Indiako Superbikeen Erregina'.[1]
Yazarloo-Pattrick Kelarabaden jaio zen, Irango iparraldean dagoen hiri batean.[2] Iranen hazi eta jaso zuen heziketa. Teherango Kar Unibertsitatean lortu zuen Enpresa Garapeneko unibertsitate gradua (BBD). 2004an, Indiara joan zen Savitribai Phule Puneko Unibertsitateko Enpresen Administrazioko Masterra (MBA) eta Marketineko PhD lortzeko.
2006an Indiako 'Panchshil' higiezinen konpainian hasi zuen bere ibilbide profesionala eta 11 urtez izan zen txikizkako salmentaren eta marketinaren buru, 2017an alde egin zuen arte.[3]
Moda-diseinua ikasi zuen Milanen, eta 2012an bere moda-marka propioa kaleratu zuen: Maral Yazarloo etxea.[4] Moda-diseinatzaile gisa egin zuen debuta Parisko desfile batean,[5][6] eta Erroman, Londresen, Indian eta Dubain ere erakutsi zituen bere bildumak.[7][8][9][10][11] Arte zeramikoa eta oihalezko margoen bilduma ere erakutsi zuen Maralek Iranen eta Indian egindako bost erakusketatan. Bere flagship denda eta diseinu tailerra Indiako Pune herrian daude.[12]
2018an, Yazarloo-Pattrick superbike delakoan egindako kilometroen erregistro handiena zuen, 250.000 km baino gehiagokoa. Motoziklismoan egindako lorpenek ‘Indiako Superbikeen Erregina' titulua irabaztera eraman zuten.
Bere lehen motozikleta Harley Davidson 48 bat izan zen eta Harley Night Rod Berezia.[13] Indiako eta munduko motozikleta-lehiaketa gehienetan parte hartu zuen lehen "Lady of Harley" izan zen, 5 urteko epean kilometro gehien egin zituena.[14]
Ducati & BMW GS motozikleten lehen jabea da Indian, PAL (Harley ugazaben taldea) enpresako arduraduna izan zen 2015ean eta Ducati Klubeko presidenteordea (2016).[15][16] "Ladies of Harley" taldea eta Indiako emakumezkoen lehen Superbike Kluba ere sortu zituen.[17]
2017ko martxoan, Yazarlook banakako munduko txapelketan parte hartu zuen zazpi kontinente bisitatuz (Asia, Australia, Ipar Amerika, Hego Amerika, Antartika, Afrika eta Europa), talde eta laguntzarik gabe.[18]
Lasterketa Indian hasi zen eta 18 hilabetez luzatu zen, Maralek 64 herrialde eta 110.000 km baino gehiago zeharkatu zituen. Motozikletan egindako ibilbide horrek estereotipoak apurtu zituen, eta emakume bikerren munduko erregistroa sortu zen Asian eta Ekialde Ertainean.[19]
Maralek kanpaina bat du martxan Irango emakumeek motoak gidatzeko baimenak eta lizentziak lor ditzaten.[20] Emakumeen bortxaketaren eta etxeko indarkeriaren inguruko kontzientziazioaren defendatzailea ere bada.
Yazarloo-Pattrick hizlari izan da hainbat industria-forotan, hala nola Las Vegaseko Retail Foroan, LFSn (Luxua, Estiloa & Modakoa), Indiako Konklabean eta ADL Milanen. TEDx, SIUKirkee Pune, Catar-eko Virginia Commonwealth Unibertsitatea eta Symbiosis Unibertsitateko Nazioarteko Unibertsitatea foroetan ere izan da motibazio-hizlari.[21]
2017ko otsailean, Femina Magazine saria jaso zuen, ‘Pune's Most Powerful', Indian.[22] Urte bereko irailean, KIRN irrati kate estatubatuarrak Yazarloori egindako elkarrizketa bat emititu zuen, munduan zehar motorrean egindako bidaiaren inguruan. 2018ko uztailean, BBC Newsek elkarrizketa bat eskaini zion Yazarloori, munduan zehar egindako bidaiaz eta Irango emakumeei buruzko kontzientziazio kanpainaz. Urte horren amaieran, BBC Newsek '2018an munduko 100 emakume inspiratzaile eta eragingarrien' zerrendan sartu zuen.[23]
2004an, Punen (India) jarri zen bizitzen Yazarloo. Mundu osoko 67 herrialdetan ibili zen. 2017ko urrian, Alexander William Pattrickekin ezkondu zen Peruko Machu Picchun, motorrean bidaia bat egiten zuen bitartean.[24] Motorrean bidaiatu zuen azken 6 hilabeteetan haurdun zegoen.[25] Alaba, Nafas Elizabeth Pattrick, 2018ko azaroan jaio zen. New Delhin bizi da, Indian.