Marc'Antonio Zondadari | |||
---|---|---|---|
1720 - 1722 ← Ramon Perellós - António Manoel de Vilhena → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Siena, 1658 | ||
Heriotza | Malta, 1722ko ekainaren 16a (63/64 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Joanen kokatedrala (Valletta) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | warrior monk (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | Ospitaleko Zaldunak |
Fra' Marc'Antonio Zondadari (Siena, 1658ko azaroaren 26a – Valletta, 1722ko ekainaren 16a) Maltako Ordenako 65. Printze eta Maisu Handia izan zen 1720tik hil zen arte.
Ama Chigitarren familia noblekoa zen. Zondadari Parman ikasi zuen eta 1702tik Palazzo Carnieron bizi izan zen Vallettan, ondoren Bavariako aterpetxea deitua. Bi urteko agintaldia izan arren, maltarren artean oso ezaguna izan zen eta inauterietako ohiturak indartu zituen, Kukkanja ezarriz. San Joanen kokatedralean lurperatuta dago, Massimiliano Soldani Benziren hilobi-monumentu bikain batean.