Marc Cardona Rovira (Lleida, Katalunia, 1995eko uztailaren 8a) Osasuna Iruñeako taldean jokatzen duen futbol jokalaria da. Bere ohiko posizioa erdi aurrelariarena da, baina hegalean ere joka dezake, baita bigarren punta gisa ere. Bartzelonako eta Atletico Sanluqueñoko harrobietan hazi eta gero iritsi zen hona, Eibarren urte bat utzita egon ondoren. 2019ko ekainaren 25ean fitxatu zuen Osasunak bere kontratuan lau urteko sinadura eta 14 milioi euroko etete-klausula ipinita, 2,5 milioi eurorengatik.