Marcia Neugebauer | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1932ko irailaren 27a (92 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Gerald Neugebauer (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen Cornell Unibertsitatea Burr and Burton Academy (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta geophysicist (en) ![]() |
Enplegatzailea(k) | NASA |
Jasotako sariak | ikusi
|
Marcia Neugebauer (New York, 1932ko irailaren 27a) geofisiko estatubatuarra da, fisika espazialaren arloan egindako ekarpenengatik ezaguna. Haren ikerketei esker, zuzeneko neurriak ezarri ahal izan dira eguzki-haizean, haren fisika eta kometekiko elkarreragina ulertzen laguntzeko.
Maria Neugebauer New Yorken jaio zen. Fisikako lizentziatura lortu zuen Cornelleko Unibertsitatean, 1954 urtean, eta fisikako maisutza Illinois-eko Unibertsitatean, Urbanan, 1956an.
Neugebauer plasma analizatzeko Mariner 2 zundaren ikertzailea izan zen. Zundak eguzki-haizearen lehen neurri zabalak eta haren propietateen aurkikuntza egin zituen.[1] Tresna analitikoak ere garatu zituen, batzuk Apolloko astronautek erabili zituzten Ilargian, eta beste batzuk Halley kometaren topaketan, Giotto misio europarraren esparruan.[2]
Zientzialari gisa, espazioko misio askotan parte hartu zuen NASAn egindako ibilbide profesional luzean. Jet Propulsion Laboratory proiektuan zuzendaritza postu batzuk izan ditu, hala nola Fisika alorrean zuzendari eta Espazioko Fisika Ataleko zuzendaria, Mark II.aren ikasketa taldeko zuzendaria, proiektuetako zientzialaria, besteak beste, Rangers 1 eta 2 , eta CRAF programa espaziala (ingelesez, Comete Rendezvous Asteroid Flyby).[2]
1994-1996 bitartean, Geofisikako Amerikako Batasuneko lehendakaria izan da, eta Review of Geophysics aldizkariaren editorea. Halaber, Zientzien Akademia Nazionaleko Eguzki Batzordea eta Fisika Espaziala ataleko lehendakaria izan zen.[3]