Marcos Ana

Marcos Ana

(2009)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFernando Macarro Castillo
JaiotzaAlconada1920ko urtarrilaren 20a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2016ko azaroaren 24a (96 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, politikaria eta kazetaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Marcos Ana
Genero artistikoaolerkigintza

IMDB: nm2883714 Discogs: 5355566 Edit the value on Wikidata

Fernando Macarro Castillo, (Alconada, Salamanca, 1920ko urtarrilaren 20a - Madril, 2016ko azaroaren 24a), Marcos Ana goitizenez ezagunago, poeta, kazetaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea izan zen. Goitizena gurasoen izenak elkartuz sortu zuen. Francoren diktadura pean kartzelan denbora luzeena eman zuen presotzat jotzen da. Heriotza zigorra ez zioten aplikatu, nonbait, egindako ustezko delituak oso gazte zelarik egin zituelako eta nazioarteko AIren kanpaina bati esker.

1939. urtean sartu zuten preso, tartean 19 urte besterik ez zituela, eta 1961ean askatu zuten Amnesty International sortu berriaren jarduerari esker, erregimen frankistak mantentzen zuen heriotza-zigorraren epaia trukatu zuen 30 urteko espetxe-zigorragatik, delituak adingabea zela egitearen aringarri ezarri zioten. Diktadura frankistako kartzeletan denbora gehien pasatu zuen preso politikotzat jotzen da: 23 urteko espetxealdia. Lehen graduko hiru hilketengatik zigortu zuten, baina Fernando Macarro Castillok bere burua errugabetzat jo zuen beti. Erregimen frankistak hiru pertsonaren hilketak egotzi zizkion, eta gertakari horiengatik heriotza-zigorra ezarri zioten 1941ean. Hilketak honako hauek izan omen ziren: Marcial Plaza Delgado apaiza, Amadeo Martín Acuña postari eta Acción Popularreko militantea eta, azkenik, Agustin Rosado nekazari katolikoarena. Profanazioetan parte hartzea ere leporatu zioten.

Espainiako lirikari egindako ekarpenengatik baino ezagunago bihurtu zen kazetaritza lan batzuengatik eta batez ere giza eskubideen aldeko ekintzaile legez, batez ere saharar herriari emandako babesagatik. 1991/1992 urtean hasi zen proiektua Mendebaldeko Sahara herriaren aldeko ekintzetan sustatzaile lanetan, gerra osteko egoera tamalgarrian zeuden 100 haur sahararren "harrerarekin".

EAEko Jaurlaritzak, 2009ko René Cassin Saria esleitu zion.