Mare Nostrum (latin klasikoan zuzenago Nostrum Mare) Mediterraneo itsasoari Inperioan antzinako erromatarrek izen hori eman zioten.[1] Esapideak "gure itsasoa" esan nahi du euskaraz. Beste izen osoa zabaldua Internum Mare izan zen, Barruko Itsasoa euskaraz.
Mende batzuetan, K.a. I. mendetik, Julio Zesarrekin, V. mende arte, Mediterraneoa Mare Nostrum izan zen, erromatar aintzira bat Inperioaren lurrez inguratuta. Mende horietan garraio bide nagusia zen eta Inperioaren ekonomiarako ezinbesteko elementua.
Erromatarrek bide handi hori kontrolatu behar zuen eta horretarako Erromatar Itsas Armada (latinez classis) tresna boteretsua zen. Armada horrek Erromatar Inperioaren itsasoko indar guztiak biltzen zituen.
Mediterraneoan bi base nagusiak zeuden eta bigarren mailako beste batzuk. Mare Nostruma kontrolatzen zuten flotak, bestetik, bi ziren:
Mare nostrumen merkataritza handitu eta zabaldu egin zen Erromarako aberastasunaren iturria izanik. Lehorrean, erromatar galtzadak itsas merkataritzaren osagarria ziren. Erromako itsas merkataritzaren eragina Asian zehar zabaldu zen baita ere, bereziki Txinan eta Indian.
Lehengai askoren garraioa, hazienak eta eraikuntza materialena, itsasoko bideetan egiten zen batez ere zeren eta lehorrekoa baiño 60 aldiz merkeagoa baitzen. Adibidez, ogia egiteko zerealak, liburuak egiteko papiro bilkariak eta beste produktu asko Inperio garaian Italiara Egiptotik, Libiatik eta Numidiatik eramaten ziren. Beste lehengai asko (ardoa, metalak, oihalak) beste probintzietatik eramaten ziren.[2]