Margaret Cruickshank | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Palmerston (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Waimate (en) ![]() |
Hobiratze lekua | Waimate Old Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: Espainiako gripea Gripea |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Otago (en) ![]() Dunedin School of Medicine (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua |
![]() ![]() |
Margaret Barnett Cruickshank (Palmerston, Zeelanda Berria, 1873ko urtarrilaren 1a – Waimate, 1918ko azaroaren 28a) Zeelanda Berrian erregistratutako lehenengo emakume medikua izan zen. 1918ko gripe pandemiaren ondorioz hil zen. Zeelanda Berrian erregistratutako lehen doktorea izan zen. Hil ondoren, bera izan zen, Victoria erregina izan ezik, Zeelanda Berrian berari egindako monumentu bat izan zuen lehen emakumea.[1]
Cruickshank eta bere ahizpa Christina bikia 1873ko urteberri egunean jaio ziren Palmerstonen, Zeelanda Berriko hegoaldeko uharteko hiri txiki batean. Gurasoak Elizabeth (Taggarten jaioa) eta George izan ziren, Eskoziatik elkarrekin emigratu zutenak; lehenik Australiara eta gero Dunstanera Erdialdeko Otagora, han urrearen sukarra delakoarekin bat egiteko.[2][3]
Cruickshanken ama 1883ko ekainean hil zen, bikiak gazteak ziren bitartean, eta ondorioz etxean behar ziren bere bost haurride gazteenak hazten laguntzeko. Bikietako bat eskolara joaten zen eta bestea etxean geratu, eta horrela elkarrekin ikasi eta lortu zuten Palmerston barrutian Bigarren Hezkuntza egitea.
Margaret Unibertsitatera joan zen medikuntza ikastera. Emily Siedebergen ondoren ikasketa hori egiten zuen bigarren emakumezkoa izan zen Zeelanda Berrian, eta lehenengoa mediku gisa lan egiten. Europan zehar bidaiatu ostean Lehen Mundu Gerran Waimateko Gurutze Gorria antolatu zuen. Gerrara joan zen eta medikuaren postua hartu zuen. 1918ko gripe pandemiak eztanda egin zuenean, gaixoen kargu hartzeaz gain, euren umeen eta abereen ardura hartu zuen.[4][5] 1918ko azaroaren 28an hil zen, bera ere gaixotuta.
"Mediku maitea – Leial Heriotzaraino"