Margaret Harwood | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Littleton, 1885eko martxoaren 19a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Boston, 1979ko otsailaren 6a (93 urte) |
Hobiratze lekua | Littleton |
Hezkuntza | |
Heziketa | Radcliffe College (en) Kaliforniako Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Maria Mitchell Observatory (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Arthur Searle (en) , Annie Jump Cannon eta Henrietta Swan Leavitt |
Kidetza | Phi Beta Kappa Elkartea Harvardeko zenbatzaileak |
Margaret Harwood (Littleton, Massachusetts, 1885ko martxoaren 19a - Boston, Massachusetts, 1979ko otsailaren 6a) astronomo estatubatuarra izan zen.[1] Maria Mitchell Behatokiko lehen zuzendaria Nantucketen. Massachusettsen, fotometrian espezializatu zen.
Margaret, Herbert Joseph Harwood eta Emelie Augusta Greenen bederatzi semeetako bat izan zen. Radcliffe Collegen ikasi zuen eta 1907an graduatu zen. 1916an lizentziatu zen Kaliforniako Unibertsitatean.
Unibertsitatean lizentziatu ondoren Harvard College Behatokian lan egin zuen.Bostonen, Cambridgen eta Dedhamen ere irakatsi zuen eskola pribatuetan.1912an, Nantucketeko Maria Mitchell Behatokiaren beka astronomikoa eman zioten, Amerikako lehen emakume astronomoaren omenez eraikitako behatoki txiki bat.1916an, behatokiko zuzendari izendatu zuten, eta 1957an erretiratu zen.
Bere eremu berezia fotometria zen, izar eta asteroideen argiaren aldakuntza neurtzen duena, bereziki Eros planeta txikiarena. American Astronomical Society eta Royal Astronomical Societyko kide bezala, Harwoodek beste astronomo batzuekin korrespondentzia izan zuen, eta Europan eta Estatu Batuetan zehar bidaiatu zuen.
Komunitate Unitarioko kide izan izen, eta Nantucket Cottage ospitalerako, Nantucketeko Eskola Batzordearentzat eta Nantucketeko Gurutze Gorriarentzat borodarezko lana egin zuen. Bigarren Mundu Gerran, MITeko irakaskuntzan aritu zen; ikasleen aholkulari gisa jardun zuen; eta Nantucketeko Ikastetxeko Ospitaleko fideikomisodun izan zen
886 Washingtonia asteroidearen bere aurkikuntza bertan behera utzi zuten, formalki ezagutzera eman baino lau egun lehenago. Garai hartan, Harvardeko mentoreek desegokitzat jo baitzuten emakumeek aitortza publikoa jasotzea aurkikuntza horiengatik.[1]
Westlawnngo hilerrian dago lurperatuta, Littletonen, bere jaioterriaan.