Margarita Lecuona

Margarita Lecuona
Bizitza
JaiotzaHabana1910eko apirilaren 18a
Herrialdea Kuba
HeriotzaNew Jersey1981eko martxoaren 19a (70 urte)
Familia
AitaEugenio Lecuona Casado
Familia
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikagilea
Lan nabarmenak
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0496370 Musicbrainz: 3aece7fa-78de-458b-8e57-592be1217191 Discogs: 716844 Edit the value on Wikidata

Margarita Lecuona (Habana, 1910ko apirilaren 18a - New Jersey, 1981eko martxoaren 19a) kantari eta konpositore kubatarra izan zen, eta Babalú eta Tabú bezalako afro-kubar kantak konposatu zituen.[1][2]

Familian musika zaletasuna hedatua zen, eta musikagile kubatar ezagunak ziren senideakk, Ernestina eta Ernesto Lecuona anai-arrebak[3]. Eugenio Lecuona New Yorkeko kontsul kubatarra zen Margaritaren aita.

Habanako Nuestra Señora de las Mercedes ikastetxera eta Sepúlveda ikastetxera joan zen, La Habanako Institutuan bigarren hezkuntza hasi baino lehen.[4] Julia Lucignanirekin kantua eta Eulalia Santanarekin pianoa ikasi zituen, Clara Romero de Nicolaren gitarra ikastei aurretik. Dantza ere ikasi zuen Habanako Balet Eskolan, Nikolai Yavorsky balet-maisuarekin, eta azken honen zenbait lanetan aritu zen.[5]

1930ean, ikasten ari zela, "Soñadora" idatzi zuen, gitarra jotzen kantatzen zuena.[6] Hainbat ekoizpen eszeniko egin ondoren, 1942an, bikote bat sortu zuen Olga Luquerekin, eta gero Lecuona Cuban Girls izeneko talde bat (Alicia Yanes y Coralia Burguetekin), eszenatokietan eta irratian aritu zena. 1940ko hamarkadan idatzi zituen bere abesti ezagunenak Tabú eta Babalú. Tabúk arrakasta izan zuen Arthur Lyman eta Les Baxterrek kantatu zutenean; Babalúk, berriz, arrakasta izan zuen Desi Arnaz kantariarekin (eta Miguelito Valdésekin)[7].

Pepe Armil aktore argentinarrarekin ezkondu zen 1947an, eta Buenos Airesera joan zen bizitzera, 1957an. Handik, Txile, Uruguai, Bolivia, Peru, Brasil eta Mexikora mugitu izan zen biretan, irratian zein eszenatokietan aritzeko.[8]

1969an, familiarekin mugitu zen Estatu Batuetara. New Jerseyn hil zen 1981ean.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Fajardo, Ramón. (18 August 2017). Margarita Lecuona. Habana Radio.
  2. Margarita Lecuona. Ecured.
  3. (Gaztelaniaz) https://www.cubaencuentro.com,+Cubaencuentro com & Manuel Desdin. «La prima lejana de los Lecuona» www.cubaencuentro.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-10).
  4. Margarita Lecuona. Ecured."Margarita Lecuona" (in Spanish). Ecured. Retrieved 5 September 2017.
  5. Fajardo, Ramón. (18 August 2017). Margarita Lecuona. Habana Radio.Fajardo, Ramón (18 August 2017). "Margarita Lecuona" (in Spanish). Habana Radio. Retrieved 5 September 2017.
  6. Margarita Lecuona. Ecured."Margarita Lecuona" (in Spanish). Ecured. Retrieved 5 September 2017.
  7. (Gaztelaniaz) «Mujeres que hacen ruido: Margarita Lecuona» Somos Ruidosa (Noiz kontsultatua: 2022-01-10).
  8. Fajardo, Ramón. (18 August 2017). Margarita Lecuona. Habana Radio.Fajardo, Ramón (18 August 2017). "Margarita Lecuona" (in Spanish). Habana Radio. Retrieved 5 September 2017.
  9. Margarita Lecuona. Ecured."Margarita Lecuona" (in Spanish). Ecured. Retrieved 5 September 2017.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]