María Margarita Robles Fernández (León, 1956ko azaroaren 10a) espainiar magistratu eta politikaria da, 2018tik aurrera Espainiako Defentsa Ministroa dena. 2019ko azarotik 2020ko urtarrilera bitartean jarduneko Kanpo Arazoetako Ministroa ere izan zen.
Administrazioarekiko auzien-areto bateko buru izan zen lehen emakumea izan zen, Audientzia bateko buru izan zen lehena — Bartzelonakoa — eta Auzitegi Gorenera iritsi zen hirugarren emakumea.[1] Barne Ministerioko Estatu idazkaria izan da Felipe Gonzálezen gobernuetan. 2004tik 2016ko maiatzera Auzitegi Goreneko Hirugarren Salako magistratua izan da.
2008ko irailetik 2013ko abendura bitartean Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide izan zen, Espainiako Langileen Alderdi Sozialistak proposatuta.
2016ko maiatzean urte hartako hauteskunde orokorretan politikara itzuliko zela iragarri zuen. Nahiz eta 2018ko ekainean eserlekua utzi ministro izateko, 2019ko hauteskunde orokorretan berriro aurkeztu zen, Avilako zerrendaburu zela.[2] 2020ko otsailean utzi zuen eserlekua, Gobernuan buru-belarri lan egiteko.
Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |